Gure ikastetxeek eskainitako prestakuntzaren oinarrian produkzio-ehunak lan-merkatuan (lanean edo lan bila) daudenen gaitasun profesionalak hobetzeko eta eguneratzeko hautemandako gaikuntza-beharrizanak daude.
Lanerako prestakuntza
Gaikuntza profesionala hobetzeko prestakuntza-ekimen gehienak Lanerako Prestakuntzaren Sistemaren barruan daude.
Euskadin, Lanbidek sustatu eta kudeatzen du Enplegurako Prestakuntza. Prestakuntza hori Lanbide Heziketaren Katalogo Modularrari lotuta egon daiteke (kasu horretan, Estatu osoan baliozkoa den akreditazioa lortzen da) ala ez. Ez baldin badago katalogoari lotuta, akreditazioak gure autonomia-erkidegoan lan egiteko balio du, baina ez du balio Estatuan lan egiteko.
Kontsultatu zure gaitasun profesionalak eguneratzen lagunduko dizun prestakuntza-eskaintza.
Prestakuntza ez-arautua
Noizean behin, Administrazioaren edo beste erakunde batzuen prestakuntza-programek sustatutako prestakuntza ez-arautua ere eskaintzen dugu; ez du balio akademikorik, baina, zalantzarik gabe, enplegagarritasuna hobetzen du.