Ditoga proiektuaren helburua da Lanbide Heziketako gaikuntza-programak enpresen beharrizan errealekin sistematikoki lerratzea ahalbidetuko duen prozedura bat lortzea.
Alabaina, horretarako, ezinbestekoa da informazio erreal eta eguneratua izatea lan-merkatuak eskatzen dituen gaitasun teknikoei eta zeharkako gaitasunei buruz. Datu horiek gamifikatutako tresna baten bitartez eskuratzea da proposamena; horrela, titulatuek aukera dute profesional edo enplegu-eskatzaile gisa izan dituzten esperientzien berri emateko
Emaitzak
DitogaK helburu hori lortzeko ezinbestean behar diren hiru produktu identifikatu ditu:
- Lan-merkatuak LHko gaikuntzei dagokienez dituen beharrizanak zehazten dituzten gako-faktoreak.
- Ditoga aplikazio mugikorra, gai izango dena datu esanguratsuak eskuratzeko titulatuek egindako gogoetetatik.
- Analisirako softwarea, irakasleei beren ikastetxearentzat garrantzitsuak diren datuak ikusteko, interpretatzeko eta analizatzeko aukera emango diena.
Parte hartzen duten eragileak
- Jugend am Werk Steiermark (Austria). Koordinatzailea. Bizitzako perspektibak hobetzeko gizarte-zerbitzuak ematen dituen erakundea. Besteak beste, desgaitasuna duten pertsonen, errefuxiatuen eta asilo-eskatzaileen gizarteratzean eta gazteen eta helduen gaikuntzan egiten du lan.
- Ikaslan Bizkaia.
- N.T.E.R. GMBH (Austria). Europako proiektuen bidez finantzatutako proiektuen emaitzak zabaltzen eta ustiatzen laguntzen duen sare-erakundea.
- Formazione CO&SO network – Consorzio di Cooperative Sociali Societa Cooperativa Sociale (Italia). Eskualde-mailan lanerako zerbitzuak eta hezkuntza- eta gaikuntza-zerbitzuak ematen dituzten 11 kooperatibak osatutako partzuergoa.
- WINNOVA (Finlandia). Gazteen, helduen eta negozioen prestakuntza-beharrizanak artatzen dituzten hezkuntza-zerbitzuen eskualdeko hornitzailea.
- Syntra West (Bégica). Enpresaburuei, enpresa-kudeatzaileei, ETE-etako zuzendari eta langileei, eta langabetuei prestakuntza teknikoa eta espezifikoa ematen dien erakundea.
- Cork Education and Training Board. (Irlanda). Corkeko Hezkuntza eta Prestakuntza Batzordea. Lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako eta arlo profesionaletako hezkuntza-zerbitzuak emateaz arduratzen da.
Iraupena
Hasiera: 2018ko iraila
Amaiera: 2021eko otsaila
Amaiera: 2021eko otsaila