Euskadiko LHko ikastetxe publikoen sareak Ikaslan Mobility zerbitzua eskaintzen du sareko ikastetxeetako ikasleek eskatutako Erasmus + bekak kudeatzeko.
Erasmus+
Egin praktikak atzerrian!
Erasmus + programari esker, Erdi- eta Goi-mailako zikloetako ikasleek Lantokiko Prestakuntza (LP) modulua EBko beste herrialde batean egin dezakete.
Hauek dira gure ikasleak hartzen dituzten herrialdeak: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Txipre, Danimarka, Estonia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Portugal, Erresuma Batua eta Txekiar Errepublika.
Erasmus+ beka eskuratzen dutenek xede-herrialdeko hizkuntza lantzeko online ikastaro bat egin dezakete.
Betekizunak
- Erdi- edo Goi-mailako ziklo bateko bigarren mailan egotea.
- LHko titulua osatzen duten gainerako moduluak gaindituta izatea.
- Atzerriko hizkuntzan A1 maila izatea.
Datuak
- Programan parte hartzen duten ikasleen % 30i kontratua eskaintzen diete praktikak amaitu eta gero.
- Batez bestean, Ikaslan Mobility zerbitzuak 400 Erasmus + beka inguru kudeatzen ditu ikasturte akademikoko.
- 2019-2020 ikasturtea (COVID19aren pandemiaren aurretik): Ikaslan Bizkaiaren ikastetxeetako 291 ikaslek hartu zuten parte Erasmus + programan.
Eskatu Erasmus+ beka!
Gure sareko ikastetxe guztietan dago arduradun bat; jarri berarekin harremanetan eta
has gaitezen zure beka kudeatzen!
Helbide elektronikoa: mobility@ikaslan.net


Global Training

Ikaslan Mobility zerbitzuak Global Training bekak ere kudeatzen ditu.
Nazioartekotze-programa honek atzerrian ordaindutako praktikak egiteko aukera ematen du, LHko goi-mailako ziklokoetako eta unibertsitateko graduetako 31 urtetik beherako titulatuek lan-esperientzia eskuratu dezaten.
- Egonaldiak 6 eta 12 hilabete bitartekoak izaten dira.
- Urtero plaza kopuru mugatua eskaintzen da titulu akademiko zehatzetarako.