Ikaslan Mobility zerbitzuak laguntza ematen die ikastetxeei Lanbide Heziketako irakasleentzako Erasmus + programari lotutako laguntzen kudeaketan. Laguntza horien helburua da irakasleei Europar Batasunean eskolak emateko edo prestakuntza jasotzeko egonaldiak egiteko aukera ematea.

Atzerrian eskolak emateko eta prestakuntza jasotzeko egonaldiek gutxienez bi egun eta gehienez ere bi hilabete irauten dute. Mota guztietako erakundeetara joan daitezke irakasleak: enpresetara, erakunde publikoetara, gizarte-solaskideen elkarteetara, ikerketa-institutuetara edo gobernuz kanpoko erakundeetara.

Sartu irakasleentzako Erasmus + programan!

Ezin duzu zure izenean eskatu, ikastetxeak eskatu behar du; izan ere, ikastetxeak aukeratu behar ditu hautagaiak programan parte hartu nahi duten langileen artean.