Lanbide Heziketak espezializatzeko bi bide eskaintzen dizkizu

Espezializazio programak

Euskadiko Lanbide Heziketak euskal produkzio-sareko enpresa eta sektoreen prestakuntza-premia bereziak asetzera zuzenduta dauden Espezializazio Programak ditu.

Programa hauek 3 urteko iraupena dute eta enpresek aktiboki parte hartuko dute Txandakako Lanbide Heziketa Dualaren ereduaren bidez.

Prestakuntzaren lehen ikasturtea LHko ikastetxean bakarrik burutuko da. Bigarren eta hirugarren ikasturteak txandaka burutzen dira ikastetxearen eta enpreseren artean.

Programa hauek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak diseinatu ditu, eta Sailburuordetzaren diploma bat dakarte, Estatuko Lanbide Heziketaren sistemaren barruan akademikoki edo profesionalki aitortua ez dena.

Sarbidea

Espezializazio programa bakoitzak dagokion Lanbide Heziketako titulazioa eskatzen du.

Fabrikazio mekanikoa

Industria aeroespazialerako soldadura

Industria aeroespazialerako pieza aeronautikoen fabrikazio aurreratua

 

Ostalaritza eta turismoa

Sukaldaritza adimendua, sukaldaritza jasangarria

Retail sektoreko produktu freskoak

Goi-sukaldaritzako esperientzia gastronomikoen sorkuntza eta garapena

Informatika eta Komunikazioak

Java aurreratua

Espezializazio ikastaroak

Espezializazio-ikastaroek ezagutza zehatzaren arloan sakontzen dute. Produkzio-sisteman gertatzen diren berrikuntzei eta sortzen ari diren eremuei erantzuten diete.

SARBIDEA

Interesatzen zaizun espezializazioarekin lotutako LHko titulu batek ikastarorako sarbide zuzena ematen dizu.

Kontuan izan:

• Erdi-mailako tituluek 1. eta 2. mailako espezializazio-ikastaroak egiteko aukera ematen dute.
• Goi-mailako tituluek 1., 2. eta 3. mailako espezializazio-ikastaroak egiteko aukera ematen dute.

Izena eman, nahiz eta LHko titulu elkartua ez izan!
Zure prestakuntza baloratuko dugu proba edo elkarrizketekin.
Zure esperientziak eta jakintzak kontatzen dute!

TITULAZIOA

Lanbide Heziketako Masterra

LHko Goi – Mailako gradu bati lotutako espelizazio – ikastaro bat gainditzeak dagokion Lanbide Heziketako masterreko titulua ematen du.

Lanbide Heziketako Espezialista

LHko maila ertain bati lotutako espezializazio-ikastaro bat gainditzeak dagokion lanbide-profileko espezialistaren titulua ematen du.

Goi-Mailako titulurik edo LHko Erdi-Mailako titulurik ez baduzu, dagokion ikastaroa egin izanaren ziurtagiri akademikoa jasoko duzu.