1. Hasiera
  2. Hemeroteka

Hemeroteka

INGURALDEk Barakaldo Enpresa Berritzailea 2011 Saria

Berriak ostirala, 2011 (e)ko azaroak 04

INGURALDEk Barakaldo Enpresa Berritzailea 2011 Sariaren laugarren edizioko bi kategoriotan parte hartzeko gonbida luzatu die herriko enpresei:

BERRIKUNTZA saria, 30.000 euroz hornitua. 2011n zehar, beren jardueraren alorretako edozeinetan ekimen berritzaile bat arrakastaz adierazi duten enpresek har dezakete parte.

EKIMENA saria, 12.000 euroz hornitua. Beren jardueraren eremuetako edozeinetan asmo berritzaile bat izanik abian jarri nahi duten enpresei zuzendua.

Dibujo
[+ Informazio gehiago]

Hitzarmena sinatu da BBKrekin eta BBK Fundazioarekin

Berriak osteguna, 2011 (e)ko azaroak 03

Bbk

Pasa den azaroaren 2an, Ikaslan Bizkaiak, BBK eta BBK Fundazioa erakundeek lankidetza-hitzarmen berria sinatu zuten.

2011ko abendura arte indarrean egongo den hitzarmen berriari esker, erakundeek kalitatezko Lanbide Heziketaren aldeko ahaleginak bateratu ahalko dituzte.

Mapa de la Oferta de Formación Profesional en España

Berriak osteguna, 2011 (e)ko urriak 27

El pasado 18 de octubre se presentó en la Conferencia Sectorial de Educación el nuevo mapa de la Formación Profesional.
El objetivo es que este estudio sirva en el futuro como elemento de información y reflexión para la elaboración de las ofertas formativas y den respuesta a las demandas de la sociedad y de los sectores productivos.

Para más información  Ministerio de Educación
                                           
Mapa de la oferta de formación profesional (490,67 Kb)

BBK ideia lehiaketaren sariak banatu dira

Berriak asteazkena, 2011 (e)ko urriak 26

BBK Aretoan ospatu zen 2011ko urriaren 13an, BBK Ideia Lehiaketaren 2010/2011 edizioaren Sari-banaketa ekitaldia ospatu zen, zeinean Bizkaiko unibertsitate fakultateetako eta Lanbide Heziketako hamairu zentroetako 135 ikasleek hartu dute parte.

Lanbide Heziketa Lehen Saria, 5.000,00 eurokin esleitua, Fadurako ikaslek aurkeztutako ‘Haizialdia’ egitasmoarentzat.

05 concurso-ideas-bbk10-11

Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko 2. Nazioarteko Biltzarra

Berriak ostirala, 2011 (e)ko urriak 14

AURKEZPENA: 2. BILTZARRA-BOI

Euskadik Bizialdi osoko ikaskuntzaren (BOIren) aldeko apustu estrategikoa egitea erabaki du. Gizakiak eta gizarteak beren buruak berriz asmatzeko eta zoritxarraren aurrean suspertzeko duen gaitasunean uste osoa dugu.

Gure ustez, 1996ko Delors txostenak (Hezkuntza ezkutuko altxorra da delakoak) aipatzen zituen 4 ardatzek bizirik diraute: egiten ikastea, izaten ikastea, ezagutzen ikastea eta elkarrekin bizitzen ikastea. Eta ardatz horiek Euskal Herriaren nortasun-ezaugarri bihurtzea nahi genuke.

Irakaskuntza formalaren, enpleguaren, esperientziaren, auto-ikaskuntzaren eta beste ikaskuntza formal eta informalen arteko pasagune sendo eta egonkorrak ezarri behar direla uste dugu, pertsonak horietan barna ibil daitezen, babestuak eta bideratuak, eta ez ia gainditu ezin diren oztopoz beteriko bide gisa jorratzea.

Biltzar honetan, BOIren esparruan adituak diren zenbait pertsonak hartuko dute parte eta ikaskuntza mota horretan hainbat alorretan aplikatutako jarraibide egokien eta esperientzia berritzaileen berri izango dugu.

Informazio gehiago 2. Nazioarteko Biltzarra

Lur Barriak IX. sarien banaketa

Berriak astelehena, 2011 (e)ko urriak 10

Bermeoaldea, Erandio , Gernikalde , Leioa , Mungialdea eta Txorierrierriko Behargintzak, 2011ko urriaren 14ean ospatuko dute  LUR BARRIAK IX. sarien banaketa.

Informazio gehiago

 

Irakurri gehiago...

EcoEuskadi 2020 ekimena aintzat hartzeko ekitaldia

Berriak ostirala, 2011 (e)ko irailak 23

Pasa den irailaren 22an egin zen Artaza Jauregian  EcoEuskadi 2020 ekimenean parte hartu duten erakundeen lana aintzat hartzeko ekitaldia.

Ikaslan Bizkaian, hurrengo hauek saria lortu zuten:       

Ecoeuskadi 2020          IES Andra Mari BHI Galdakao; Jose Antonio Martinez, zuzendaria

          IES(ITS) Esc. Hosteleria Leioa; Txemi Santamarina, zuzendaria

          IEFPS Iurreta GLHBI; Irati Zugazaga, Arreta soziosanitarioko ikaslea

 

Zer da Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategia?   Ecoeuskadi-estrategia (902,25)

 

Ikasketa-bisitak aukeran, lanbide heziketan adituak direnentzat, politika arduradunentzat eta kudeat

Berriak osteguna, 2011 (e)ko irailak 22

IKASKETA-BISITAK ESKATZEKO BIGARREN TXANDA - 2011ko deialdia

Lanbide heziketan eta irakaskuntzan adituak direnek aukera dute 2011/2012ko ikasketa-bisiten bigarren txandarako eskabidea egiteko, honako epe honetan: 2011ko uztailaren 22tik 2011ko urriaren 14ra arte.

Bigarren txanda hau 2012ko martxotik ekainera bitartean egingo diren ikasketa-bisitak eskatzeko antolatu da.

Programa honetan parte hartzen duten gizartearen ordezkariek parada ezin hobea izango dute denboran zehar ikasitakoak partekatzeko eta bata bestearen eskarmentua ezagutzeko. Europako hainbat herrialdetako profesionalak batuko dira ekimen horretan.

Ikasketa-bisita egin nahi duten guztiek hurrengo eskabidea bete beharko dute on-line, Cedefop-en web orrian.

Informazio gehiago  presentación (89,77 Kb)

 


III. Lanbide Heziketako Euskal Plana

Berriak asteartea, 2011 (e)ko uztailak 12

  Iii lh plana

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo web orri honetara LH Euskal Plana

Emakume ekintzaileentzako saria

Berriak astelehena, 2011 (e)ko uztailak 11

Lurra eta sutegia, gero eta hurbilago. Etiketa hutsetik harago doan mugimendua da, hainbatek partekatzen duten filosofia, eta sukaldari eta kontsumitzaileen artean ere gero eta zale gehiago dituena, gainera. Zornotzako Punzano ahizpek ekarri dute Durangaldera. "Slow food" mugimenduaren ideiak erakarri zituen, baita lana eta familia uztartzeko gogoak ere. Zazpi hilabete ere ez dira oraindik, Vickyk eta Mariak Areatzan Pikoteo Etxea izeneko jatetxea ireki zutela.

Bi ahizpek Eusko Jaurlaritzak urtero emakume ekintzaileei ematen dizkien sarietan bigarrena lortu berri dute. Krisialdian egon zein ez, ez dago aitzakiarik ideiarik ez edukitzeko, ezta ideiok aurrera ez eramateko ere. Hala uste dute beraiek.

Garatu duten egitasmoa Urratsbat deritzon programaren tutoretza-zerbitzuaren barne bideratu da. Urratsbat Iurretako Institutuak martxan jarritako ekimena da, ikastetxeko ikasleei eta ikasle ohiei zuzenduta dagoena. Izan ere, bertako automobilgintza alorreko ikasle ohiak izan ziren iaz probintziako ekintzaileentzako lehen saria eskuratu zutenak, Astikene Motor izeneko proiektua aurkeztuta.

Iurreta institutua

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo web orri honetara  El Correo

 

Emaitzak 211 - 220 -(e)tik 235
Banner-ikasenplegu-eus
Boton-lateral-itai-eusk-22-03-17
Image gallery
Linkedin-eusk
Logo-space4cocreate-fondosocialeuropeo
Osalane-destacado-home
Tkgune logoa

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]