IkasEnplegu Laneko Bitartekaritza Zerbitzuko arduradun Marian Berrocalek zehatz-mehatz azaldu digu IkasEnplegu zer den eta zein abantaila eskaintzen dizkien ikasleei, LHko ikastetxeei eta erdi- eta goi-mailako teknikari talentudunak bilatzen dituzten enpresei.
Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaria
Lanbide Heziketako IV. Euskal Planak irauli egin du Euskadiko Lanbide Heziketa eredua. Arreta berezia ematen zaien arloetako bat berrikuntza da, bai ikastetxeen mailan eta baita ekoizpen sareari lotutako teknologia eta berrikuntzaren garapenean ere.CIFP BIDEBIETA LHIIko zuzendari Manuela Sobradok artikulu honetan azaltzen digu zer nolako esfortzua egin behar izan zuten eta zein gorabehera bizi izan zituzten Basauri eta eskualdeko enpresetako langileen formakuntza beharrei erantzungo zien zentro bat sortzeko.
Maisutza eta ofizialtza tituluetatik hasita, eskola hau beti egon da Lanbide Heziketari eta bere inguruko sare produktiboari lotuta. Gaur egun honako arloetako zikloak eskaintzen ditu: Administrazioa eta Kudeaketa; Elektrizitatea eta Elektronika; Fabrikazio mekanikoa eta Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak, eta baita Enplegurako formakuntza, langile aktibo edo langabetuei zuzenduta dagoena.
Joan den ekainean CIFP CONSTRUCCIÓN BIZKAIA LHII-ak 25 urte bete zituen, eta Ikaslan Bizkaiak urteurren hau baliatu nahi izan du apur bat hurbiltzeko ikastetxe honen errealitatera. Izan ere, mende laurdenez eraikuntza eta eraikingintzaren munduko profesionalak trebatzen aritu dira bertan.
CIFP Emilio Campuzano LHIIk prestaturiko auto batek hartuko du parte Panda Raid 2017ren edizioan.