Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Ikaslan Bizkaiak aitortu egiten du enpresek lh-rekiko duten konpromisoa

Ikaslan Bizkaiak aitortu egiten du enpresek lh-rekiko duten konpromisoa

Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareak Ikaslan Bizkaiaren Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren zigiluaren bitartez (GEK) aitortzen du enpresek hezkuntza-eremuarekiko erakusten duten konpromisoa.

Asko dira enpresa-munduaren eta Lanbide Heziketaren arteko lankidetza estua dela aditzera ematen duten egitasmoak. Adibiderik argienak ikasleak praktiketan hartzea eta ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa duala izango dira beharbada. Hala ere, badaude berrikuntzarekin, ikaskuntzarekin, enplegagarritasunarekin edo nazioartekotzearekin erlazionatutako beste ekintza batzuk ere, eta ekintza horiek guztiek hezkuntza-eremua eta eremu profesionala banatzen dituen muga gero eta txikiagoa izan dadin laguntzen dute.

Ikaslan Bizkaiaren GEK zigilua lankidetza hori posible egiten duten enpresei egindako aitorpena da; izan ere, lankidetza horri esker lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialean laguntzen dute.

Alde batetik, enpresak ikasleen prestakuntza-prozesuan parte hartzeak etorkizuneko profesionalen zeharkako gaitasunak eta gaitasun teknikoak hobetzen ditu. Langileen fidagarritasunak, autonomiak eta proaktibitateak eragina dute enpresaren lehiakortasunaren hobekuntzan. Are gehiago, enpresa-sareak lanpostuak sortzea ahalbidetzeaz gain (lanpostu horien kalitatea hobetuz), beren ekosistemen garapen ekonomikoa ere sustatzen du. Gainera, profesional trebeak ahaldundutako pertsonak dira, laneko ingurunean eta ingurune pertsonal eta sozialean garatzeko iniziatiba dutenak.

Bestalde, enpresarekin kontaktu zuzena izateak berrikuntzarekin, enplegagarritasunarekin edo nazioartekotzearekin erlazionatutako taldeko proiektuak lantzea ahalbidetzen du. Egitasmo horiek enpresen lehiakortasuna hobetzen dute, eta baita ikasleen gaikuntza eta enplegagarritasuna ere.

GEK Ikaslan Bizkaia aitorpen bat baino gehiago da: EAEko enpresak GEKaren aldeko apustua egitera bultzatuko dituen pizgarria ere izan nahi du; bereziki Lanbide Heziketarekiko lankidetzaren bitartez, baina baita beren gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-konpromisoetan sakonduz ere.

LHrekin lankidetzan dabiltzan enpresek beren lankidetzako ikastetxe publikoen eskuetatik jasoko dute beren GEK Ikaslan Bizkaia zigilua, honako konpromiso hauen arabera:

  • Beren eremuan Lanbide Heziketa Duala ezartzea. Modalitate horretako kontratuak babestea.
  • Berrikuntza-proiektuak babestu eta koordinatzea.
  • Ekintzailetza sustatzea.
  • Lantokiko Prestakuntza Modulua (LPM) babestea.
  • Nazioarteko mugikortasuna sustatzea, horrela LHko ikasketak eta lanak Europako edo/eta mundu osoko enpresa-taldeetan egitea ahalbidetzeko.
  • Sareak eta lankidetza aktiboa ezartzea beren sektore profesionaleko ikastetxeekin, horrela bisitak, topaketak, beren eremu profesionaleko lankidetza-ekintzak eta prestakuntza espezializatua sustatzeko.
  • LHko irakasleei egonaldiak eskaintzea enpresetan. Egonaldi horiek bai irakasleen, bai enpresen etengabeko prestakuntzara zuzenduta daude, horrela sektoreko profesionalak eguneratzeko.
  • LHko ikastetxeetan egitasmo sozialak bultzatu eta/edo babestea, esaterako, kirol-txapelketak.
  • LHko ikasleak kontratatzea babestea eta sustatzea.

Aitortutako erakundeek GEK-Ikaslan Bizkaia zigilua beren korporazioen komunikazio guztietan erabili ahal izango dute.

Egitasmo hau LHko ikastetxe publikoen sareak gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-hobekuntzan eragina duen kudeaketa arduratsu eta aktiboarekiko duen konpromisoaren beste adibide bat da. Gainera, aipagarria da hori guztia ez dela Ikaslan Bizkaiaren kudeaketan bakarrik aplikatzen: harekin lankidetzan diharduten beste eragile edo pertsona batzuen kudeaketan ere aplikatzen da.

Logo-rsc-ikaslan-bizkaia


Ikaslan Bizkaiaren GEK

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]