Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Erronka bidezko ikaskuntza, borondatea eskatzen duen aukera paregabea

Erronka bidezko ikaskuntza, borondatea eskatzen duen aukera paregabea

2017an Panda Raid-aren bitartez hasi zen CIFP Emilio Campuzano LHIIko Ibilgailuen Elektromekanika zikloko saila gelako paretetatik haratago doazen ikaskuntza-proiektuak egiten, eta 2018-2019 ikasturtean sendotu egin dira mota horretako proiektuak. 

Joan den udaberrian, 30 urte baino gehiagorekin eta Panda Raid-ean bi aldiz parte hartu eta gero, “Atxuriko pandak” berriz ere egin zuen orro erresistentzia-proba batean ziklo horretako ikasle zein irakasleen ilusioari eta konpromisoari esker. Zehazki, Spain Classic Raid. proban parte hartu zuen. Ibilgailu klasikoentzako 2.100 km-ko proba bat da. Hala, Bartzelona eta Madrid lotzen dituen pistaren 8 etapak egin behar dituzte ibilgailuek, gehienez ere 50 km/h-ko abiaduran. “Raid honetan garrantzitsuena orientazioa da, eta gaitasun mekanikoak izatea autoa beti prest edukitzeko” esan du Mikelek, ikastetxeko irakasle batek. Parte hartu zuten bi ikasleek beren gaitasunak demostratu behar izan zituzten ibilgailua prestatzeko prozesuan eta proban bertan, ez bakarrik autoari doikuntzak eginez, baita beste bikote parte-hartzaile batzuei lagunduz ere. 

Udan, konbustio bidezko motorrek bide eman zioten energia elektrikoari. Euskelecen lehen edizioak gidatu zituen zikloko ikasle eta irakasleen esfortzuak eta dedikazioa, Ibilgailu Elektrikoen Txapelketarako bolido bat sortu baitzuten. Zeharkako proiektu bat izan zen, eta hainbat arlo profesionaletako ikasleek hartu zuten parte, besteak beste, Elektrizitatea eta Elektronikakoek, Instalazioak eta Mantenimendukoek eta Arte Grafikoetakoek. Gainera, beste behin, talde-lana eta erronka bidezko ikaskuntza indartzeko balio izan zuen, erronka teknikoak eta antolakuntzakoak gainditu behar izan zituztelako. “Mota honetako proiektu baten atzean borondatez eta ilusioz betetako ordu asko dago” azpimarratu du Juantxuk, ikastetxeko beste irakasle batek. Esfortzu horrek merezi izan zuela uste dute ikasleek eskuratutako ezagutzengatik eta autoak iazko ekainean Gasteizen demostratu zituen prestazio onengatik. Horri esker, hirugarrenak izan ziren sailkapen orokorrean eta bigarrenak diseinuan. Emaitza horiek errepikatzeko prest daude ekaina hasieran Donostian egingo de Euskelecen bigarren edizioan.

Dena den, txapelketetan lortutako emaitzak eta raidetan bizitako esperientziak ez dira xedea, lana ondo egin dela agerian uzten duten arren. Horrelako ekitaldietan parte hartzea ikasleen gaitasun profesionalak eta pertsonalak hedatzeko irakasleek bilatzen dituzten aitzakiak dira. Haiei esker, Ibilgailuen Elektromekanikako ikasleek beren ezagutza teknikoak eta zeharkako konpetentziak, adibidez, taldean lan egitea, lidergoa, sormena eta komunikazioa, garatzen laguntzen dieten erronkak aurkitzen dituzte CIFP Emilio Campuzano LHIIn. Bide batez, gaitasun horiek ez dira oharkabean pasatzen industria-arloan, Juantxuk esan bezala: “iaz, Euskelec-en, euskal automozio-enpresa garrantzitsu bateko elektrizitate saileko langileen buruak lanpostu bat eskaini zion gure taldeko ikasle bati”.

Azken finean, hori da LHren helburua. Produkzio-sektorearen beharrizanei erantzuteko gai izango diren profesionalak gaitzea. Zorionez, automozioaren arloan badaude hezkuntza formala sendotzeko eta osatzeko egitasmo asko. Aukera horiek aurrera ateratzeko, borondatea eta esfortzua jarri behar da, baina hobetu egiten dute ikasleen gaikuntza, eta ikastetxearen etengabeko hobekuntzari ere ekarpenak egiten dizkiote. Beharbada horregatik irakasle-taldeak ez dio amaiera eman nahi ikasturte honi Hiperbaric Challenge, erronkan parte hartu gabe; zehazki, inertzia-auto bat diseinatu, eraiki eta prototipo bat egin behar da.

Konbustioaren, baterien edo inertziaren beraren bitartez, talde hau bide onetik doa, ez zapaldu balazta!

1

1

3

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]