Euskadiko goi-mailako kirolarien merkaturatzea errazteko lankidetza-hitzarmena. Haren xedea da goi-mailako kirolaren alde apustu egin dutenen gaikuntza hobetzea eta LH Publikoko Ikasenplegu. Laneko Bitartekaritza Zerbitzuaren bitartez orientazio-zerbitzua ematea.
2019ko iraila
Kolektiborik zaurgarrienetako kideei lanpostu bat eskuratzea erraztuko dieten ekintzak eta orientazio-programak garatzeko hitzarmena, bereziki desgaitasunen bat dutenei. Xede horrekin, erakunde biek hartu dute pertsona horien enplegagarritasuna Lanbide Heziketak eskaintzen dituen profesionalizazioaren eta prestakuntzaren bitartez hobetzeko konpromisoa, baita laneratzea erraztuko dien prestakuntza-ibilbide baten diseinuan kolaboratzeko konpromisoa ere.
2019ko uztaila
LHko ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko lankidetza-hitzarmena, bereziki desgaitasunen bat dutenena. Horretarako, hitzarmen honen jarduketa-esparrua enpleguarekin, prestakuntzarekin, berrikuntzarekin, ikas-ekinezko prestakuntza dualarekin eta praktika-kontratuekin zerikusia duten ekintzetan zentratuta dago. Jarduketa guztiak egongo dira emakumeei eta desgaitasuna duten pertsonei zuzenduta, bi kolektibo horiek bereziki zaurgarriak direlako lan-mundura sartzeari dagokionez..
2019ko uztaila
Lanbide Heziketako garapen teknologikoa, prestakuntza eta enplegua hobetzeko lankidetza-hitzarmena. Hainbat jarduketa-esparru biltzen ditu:
2018ko iraila
Konecta fundazioarekin hartutako hitzarmena, Mapfre Fundazioaren teknikari laguntzailearekin. Hitzarmen honek elkarlaneko gune bat ezartzen du Programa ACCEDEMOS-ren difusiorako ekintzak egiteko. Programa honek ETE-etan eta autonomoen araubidean enplegu egonkorra sortzera bideratutako proiektuen garapena sustatzen du.
Mayo 2017
BFArekin eta Confebask-ekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, titulua eskuratu berri duten gazteen eta LHko eta unibertsitateko ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko. Zehazki, hitzarmen honek ikasleen nazioartekotzearen aldeko proiektuak jasotzen ditu Erasmus+ proiektuaren baitan.
2016ko azaroa
Elkarlanerako hitzarmena, IKASLAN sareko Lanbide Heziketa ikastetxeetan odola emateko eta odol-ematea sustatzeko.
2015ko maiatza
Hitzarmen honen helburua teknologia aurreratuen enpresak kokatzen diren gune gisa Zentro Teknologikoek daukaten erreferentzialtasuna indartuko duten elkarlanerako guneak sortzea da. Horrez gain, Euskal Herriko Lanbide Heziketa Sistema Publikoaren berrikuntza zabaltzea du xedea, eta baita Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoak iragartzea ere, garapen eta berrikuntzako nodo gisa.
2014ko iraila