Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  

Elkarlanak

Ikaslan Araba, Ikaslan Gipuzkoa eta Ikaslan Bizkaiaren arteko elkarlanak berebiziko eragina dauka Euskal Lanbide Heziketa Publiko sustatzeko. Lanbide Heziketa berritzailea, eraginkorra eta gai izango dena EAEko ekoizpen sareko etorkizuneko profesionalek heziketaren eremuan dauzkaten beharrei aurre egiteko. Elkarlan hau bi proiektutan gorpuzten da:

  • Erasmus+ . Eraginkortasuna Nazioartekotze prozesuan. Proiektu honen helburua da irakaskuntza zentroen, irakasle eta ikasleen eskaerei erantzuna ematea Europako nazioarteko mugikortasun proiektuetan parte hartzeko.
  • Laneki . Euskarazko materialak sortzea.

Administrazio Publikoarekiko lankidetzak bermatu egiten du gure ekintzek eta proiektuek Euskadiko ildo estrategikoekin eta Europako eta estatuko gidalerroekin bat egiten dutela. Halaber, Ikaslan Bizkaia administrazioaren aliatua da politika publiko eta instituzionalak gauzatzerako orduan.

Enpresekin kontaktuan egotea lan-merkatuaren errealitatetik eta produkzio-beharrizanetatik gertu egotea ere bada. Enpresa-ehunarekiko lankidetzak gure ikasleen prestakuntza hobetzera bideratutako ekintzak eskaintzeko aukera ematen digu.

Lanbide Heziketako ikastetxeetako beste elkarte batzuekin elkarlanean aritzeak posible egiten du Lanbide Heziketa sendoa, berritzailea eta kalitatezkoa bultzatzea eta sustatzea.

Ikaslan Bizkaiak gizarte-eragileek sustatutako ekintzetan parte hartzen du, zeinen bitartez Lanbide Heziketari eta gure inguruaren garapen sozioekonomikoari eta ingurumen-garapenari balio erantsia ematen zaien.

Nazioarteko beste prestakuntza-, enpresa- eta gizarte-errealitate batzuekin kontaktuan egoteak esperientzien, baliabideen, ezagutzen eta pertsonen elkartrukea ahalbidetzen du, baita berrikuntzaren, enplegagarritasunaren eta garapen sozialaren arloko proiektuak sortzea ere.

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]