Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Ikaslan Bizkaiak eta Basque Team-ek bat egin dute kirolarien enplegagarritasuna sustatzeko

Ikaslan Bizkaiak eta Basque Team-ek bat egin dute kirolarien enplegagarritasuna sustatzeko

Ikaslan Bizkaiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirolarien prestakuntza eta enplegagarritasuna hobetzeko.

  19/9/3

Convenio-basqueteam Gaur goizean, Ikaslan Bizkaiako presidente Jósé Manuel González jaunak eta Basque Team-eko koordinatzaile Olatz Legarza andreak esparru-hitzarmen bat sinatu dute. Akordio horren bitartez, erakunde biek hartu dute goi-mailako kirolarien prestakuntza eta lan-munduratzea hobetzearen alde lan egiteko konpromisoa.

Esparru-hitzarmena Basque Team-en Getxoko egoitzan sinatu da, eta bertan egon dira Tokio 2020ko Olinpiar Joko Paralinpikoetan jokatzeko sailkatu den Agurtzane Egiluz saskibaloi-jokalaria eta kirol egokituaren proiektuan sartuta dauden Irati Idiakez eta Xabier Osa snowboarder-ak.

Hitzarmen hori Ikaslan Bizkaiak bere ingurunearen ekonomia- eta gizarte-garapenaren alde egindako apustuaren beste adibide bat da. Oraingo honetan, babestu eta zabaldu egin ditu kirolari lotutako balioak, eta erraztu egin nahi du Euskadin goi-mailako kirolaren aldeko apustua egin dutenen lan-mundurako trantsizioa. Izan ere, trantsizio horretarako ezinbestekoak dira prestakuntza eta lan-orientazioa. Ikaslan Bizkaiak bi ate horiek ireki nahi dizkie kirolariei, eta horretarako, Lanbide Heziketak ematen dituen aukerak eskaini eta LH publikoko Lan Bitartekaritza Zerbitzua, IkasEnplegu, erabiltzera animatu nahi ditu.

Basque Team-i dagokionez, hitzarmena erakundearen “Baloreetan BAT” izeneko proiektuaren eta “Laneratzea” prozesuaren esparruan kokatuta dago. Proiektu horren bitartez, fundazioak kirolarien beharrizan pertsonal eta profesionalak asebetetzeko asmoa du, hartara, beren goi-mailako kirolari-etapa bukatu eta gero, prestakuntzan eta laneratzean lagunduz.

Alderdi bien arteko lankidetza honako jarduketa-eremu hauen bitartez gauzatuko da:

  • Lanbide Heziketaren eta orientazio-zerbitzuaren promozioa.

  • Goi-mailako kirolarien enplegu kolektiboaren promozioa. IkasEnpleguren erabilera sustatzeaz gain, alderdi biek emango dizkiete kirolariei beren entrenamenduekin eta txapelketa ofizialekin bateragarriak diren enplegu-baldintzak.

  • Prestakuntza-jarduerak. Kirolarientzako eta prestakuntza jaso dezaketela uste duten erakundearen lankidetza-sareko pertsonentzako prestakuntza-aukerak zehaztuko dira.

  • Emakumeen ikusgaitasuna. Emakumeen kirola ikusgai jartzearen alde egingo da lan, horretarako jardunaldiak eta ekitaldiak antolatuz eta beste zabalkunde- eta/edo lankidetza-neurri batzuk abiaraziz.

  • Kirolaren balioetan oinarritutako proiektu berritzaileak egitea. Kirolaren balioetan eta balio horiek hezkuntza-mundura transmititzean oinarritutako nazioko eta nazioarteko proiektu berritzaileak egiteko aukera aztertuko da, LHko Sistema Publikoaren berrikuntza-gaitasunaren arabera.

Lankidetza-hitzarmena bi urtez egongo da indarrean, eta urtero berritu ahalko da. 

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]