Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Ditoga Mobile App: zeharkako gaitasunen iparrorratza

Ditoga Mobile App: zeharkako gaitasunen iparrorratza

Mugikorrerako aplikazio batek aukera emango du LHko zikloetako tituludunen zeharkako gaitasunak lan-merkatuaren eskaerei zein neurritan egokitzen zaizkien aditzera emango duten datu erreal eta eguneratuak jasotzeko.

DitogaDitoga proiektua Ditoga Mobile APP mugikorrerako aplikazioaren garatze-prozesuan dago. Aplikazio horrek softskill delakoei buruzko esperientziak jasoko ditu lan-merkatuan sartu berri direnen eskutik. Beren prestakuntzan garatu ez duten gaitasunen bat eskatu dietela hauteman dute? Zein? Aplikazioaren bitartez jasotako informazioa guztiz anonimoa izango da, eta datuen analisirako software batekin gurutzatuko da. Modu horretan, posible izango da jakitea zein neurritan datozen bat langileek Lanbide Heziketako zikloetan berenganatu dituzten gaitasunak merkatuaren eskaerekin. Hala, LHko zikloek egokitu eta eguneratu ahal izango dituzte beren zeharkako gaikuntza-ereduak, aldi berean produkzio-ehunaren beharrizanei erantzuteko.

Ikusi dugun bezalaxe, proiektu honen erronka handienetako bat tituludunek beren lanerako trantsizio-esperientzia informazio bihurtzea da. Xede horrekin, gamifikazioan oinarritutako aplikazio bat diseinatu dute: Ditoga Mobile App. Entretenigarria da, eta LHko tituludunek beren gaitasunen eta prestakuntza-beharren egoerari buruzko kontzientzia hartuko dute haren bitartez. Aplikazio horretan 40 zeharkako gaitasun zehatz baino gehiago lantzen dira. Erronkak planteatzen ditu, eta, beraz, erabiltzaileen motibazioa eta interakzioa sustatzen ditu modu horretan.

Gamifikatutako atalean 5 gaitasun-bloke daude: sozialak, pertsonalak, lanarekin zerikusia dutenak, dagokion sektore espezifikoari dagozkionak eta aplikazioarekiko interakzioari buruzkoak. Bloke horietako bakoitzean lortu beharreko hainbat gaitasun daude. Esate baterako, bloke pertsonalak  aukera ematen du norberaren sortzeko, arazoak konpontzeko edo memorizatzeko gaitasunaren gainean hausnartzeko, besteak beste. Erabiltzaile bakoitzak hautatzen du zein gaitasun baliozkotu edo hobetu nahi duen. Hartara, aplikazioak hainbat galdera planteatzen ditu, eta horien bitartez egiaztatzen da gaitasun horiek eskuratu diren. Adierazle horiek dira aplikazioaren motibazioaren core edo muina, hain zuzen. Haiei esker, 3 aintzatespen-maila daude: urrezko, zilarrezko eta brontzezko intsigniak. Horien bitartez, maila bakoitzean egindako aurrerapena islatuko da, eta urrezko intsignia lortzeak erabiltzaileak erabateko gaikuntza eskuratu duela adieraziko du.

Gainera, aplikazioak beste hainbat funtzio ere eskaintzen ditu: beste pertsona batzuekin harremanetan egotea, berriak jarraitzea, helburuak lehenesteko egutegi bat izatea, norberaren aldarteari jarraipena egitea eta abar.

Hobekuntzari aurre egiteko tresna bat da berez Ditoga mobile APP aplikazioa, ikastetxeetan zeharkako zein motatako gaitasunetan sakondu behar den identifikatzea ahalbidetuko duten datuak eskuratzeko bideaz gain. Konpetentzia-gaitasunak identifikatu, horiek erdiesteko erronkak planteatu eta lorpenak saritzen ditu, eta hori guztia gamifikazioaren ikuspegitik egiten du.

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]