1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. LH publikoak gainditu egin ditu koronabirusaren mugak Ate Irekien Jardunaldi Birtualen bidez

LH publikoak gainditu egin ditu koronabirusaren mugak Ate Irekien Jardunaldi Birtualen bidez

Maiatzaren 4tik aurrera, Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxeek Ate Irekien Jardunaldi Birtual antolatuak egingo dituzte informazioa eman eta pertsonalki argitzeko LHko prestakuntza-eskaintzari buruzko edozein zalantza.

Cartel Egitasmo hau COVID-19ak eragindako larrialdi-egoeratik eratorri da; izan ere, momentu honetan ezin dira ikastetxeetako ate irekien jardunaldi tradizionalak antolatu. Hala ere, formula berriak bilatu ditugu egun bizi dugun gizarte-isolamendu egoeran ere Lanbide Heziketak eskaintzen dituen ziklo anitz eta ugarietakoren bat egin nahi dutenei informazioa eta orientazioa emateko dugun konpromisoa betetzen jarraitzeko.

Hartara, topaketa birtualak antolatuko ditugu. Bertan, profesionalek orientazioa eta informazioa emango dute LHren prestakuntza-eskaintzari eta irtenbide profesionalei buruz. Zalantzak ere argituko dituzte. Besteak beste, hauek dira maiatzaren 4tik 8ra egingo diren saioetan jorratuko dituzten gaiak: sartzeko baldintzak, ikas-ekinezko prestakuntza duala, metodologiak eta aukeratu daitezkeen prestakuntza-ibilbide eta ibilbide profesionalak.

Jardunaldietan parte hartu nahi dutenek, maiatzaren 1a baino lehen eman beharko dute izena datu-orri honetan. Bertan, topaketa birtualetan zein egunetan eta zein ordutan parte hartu nahi duten aukeratu ahal izango dute, baita hizkuntza ere. Gainera, plataformari eta konektatzeko moduari buruzko informazioa ere emango zaie izena eman dutenei.

Egitasmo hau Ikaslan Bizkaia Lanbide Heziketako ikastetxeen sare publikoak koordinatu du, eta LHk ematen dituen aukerak zabaltzeko asmoarekin sortu da. Hain zuzen, prestakuntza-bide hori lan-merkatuari estuki lotuta dagoelako. Urrutiago joan gabe, ikas-ekinezko Lanbide Heziketa Duala egiten duten ikasleen % 91 ikasketak bukatu eta hurrengo egunean kontratatzen dituzte.

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]