1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Konpromisoa eta ezagutza COVID-19aren aurkako borrokaren zerbitzura

Konpromisoa eta ezagutza COVID-19aren aurkako borrokaren zerbitzura

Repelega LHII konprometituta dago birusaren aurkako borrokarekin, eta horretan lagundu du osasuna babesteko materiala ekoitziz eta infekzioa izan dutenak osatzen laguntzeko funtsezko ospitale-ekipoak egokituz.

Dsc 7568reducidaKoronabirusak gure jardunbide-ereduak berrikustera derrigortu gaitu, arlo guztietan: pertsonen, enpresen, erakundeen eta, nola ez, prestakuntza-zentroen egunerokotasuna erabat aldatu du duela hiru hilabete ezinezkotzat joko genukeen gizarte-bakartzeak. Horren aurrean, Internet eta gaitasun digitalak ezinbesteko tresna bihurtu dira normala ez den egoera hau normalizatze aldera. Dena den, ez dira erabili diren tresna bakarrak, ezta garrantzitsuenak ere. Besteak beste, solidaritatea, konpromisoa eta erantzukizuna “tresnak” ere agertu dira eszenan, eta gure lehentasunak hankaz gora jarri dituzte. Gure konpromisoen atzetik korrika egitetik, inoizko osasun-krisialdirik larrienari ahal den neurrian aurre egiten laguntzera pasatu gara. Gauzak horrela, lanari ekin diote pertsona anonimo, erakunde, enpresa, profesional eta hezkuntza-zentro askok, besteak beste, REPELEGA LHIIk.

Eskuragarrien zegoenarekin hasi ziren. Ikastetxeak San Juan de Dios ospitalean Lanbideren enplegurako prestakuntza-ikastaroak emateko erosi zituen NBEak eman zituen. Horrez gain, Tknikarekin eta Maker komunitatearekin lankidetzan aritu diren LHko 59 ikastetxeetako bat izan da; zehazki, osasun-sektoreko langileentzako babes-maskarak egin dituzte 3D inprimatzearen bitartez, COVID-19ari aurre egiteko. Hilabete bakarrean, Lanbide Heziketako ikastetxeek 20.000 unitate baino gehiago ekoitzi zituzten. Gaur egun, biserak inprimatzen jarraitzen du, eskatzen dituzten osasun-zentroei, nagusien egoitzei eta anbulantzietako langileei bidaltzeko.

Dena den, COVID-19ak erakutsi du etsai gupidagabea dela, eta hari aurre egiteko armategiak munizio gehiago behar du etengabe. Arnasgailuak dira orain koronabirusa dela-eta ospitaleratuta daudenen laguntza nagusia. Gizarte osoak ikusi du zein garrantzitsuak diren, baita Repelega LHIIko irakasleek ere. Horregatik, Elektromedikuntza Klinikoko zikloan eskolak ematen dituzten irakasleek haratago joateko apustua egin zuten, eta beren ezagutza eta lana eskaini zituzten arnasgailuak eta bestelako tresna medikoak konpontzeko. Ideia Gurutzetako Ospitaleak eman zuen, larrialdi-egoeraren aurrean bere garaian ikastetxeari eman zizkion arnasgailuak eskatu zituelako. Esan eta egin: arnasgailuak doitu egin ziren ospitalean erabiltzeko. Jarduketa horrek ekipo mediko gehiago konpondu eta doitzeko aukera eman zuen.

Irakasleen eskuetatik pasatu dira erabili gabe zeuden zenbait monitore, eletrokardiografo eta arnasgailu, eta, online eman beharreko klase-orduez gain, dohaintzak bilatu eta ospitaletan erabiltzeko materiala eskuratu, konpondu eta banatu dute. Dagoeneko 8 ekipo jarri dira martxan Gurutzetako Ospitalerako, eta lanean jarraitzen dute.
Lanbide Heziketak, beste esparru askok bezala, berrasmatu egin behar izan du bere burua COVID-19ak eragindako ezohiko egoerari aurre egiteko; irakaskuntzan, noski, baina baita 3D inprimagailuak eta, batez ere, konpromisoa eta ezagutza ezinbesteko bihurtu diren gudu honetan koronabirusaren aurkako munizioa eskaintzen jarraituz bere harri-koskorra jartzeko.

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]