Ikaslan Bizkaia konprometituta dago bere zerbitzu guztien kalitate bikainarekin, eta behar bezala erantzuten die berarekin harremanetan dauden pertsona eta elkarte guztien beharrei. Gainera, ahal beste murrizten du ingurumenean duen eragina, eta babestu egiten du elkarteko kide guztien osasuna.
Politika honek erakundeko estamentu guztiei eragiten die, eta, gainera, elkartearen jarduera guztiei aplikatzen zaie, kalitatearen kudeaketa hobetzeko etengabeko prozesu baten bidez.