1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Leioako ostalaritza LHII: irisgarritasunetik eta inklusiotik apur bat gertuago

Leioako ostalaritza LHII: irisgarritasunetik eta inklusiotik apur bat gertuago

Lukitxene jatetxea da Estatu osoan ikusgaitasun mugatua duten pertsonei jatetxera sartu eta bertatik mugitzeko erraztasunak eman dizkien lehen prestakuntza-espazioa.

Restaurante-lukitxene-w Irailetik, independentzia eta segurtasun handiagoz mugitu ahal dira ikusgaitasun mugatua duten ikasle, irakasle eta bezeroak Leioako Ostalaritza LHIIko Lukitxene jatetxean barna; izan ere, orientatu eta gidatu egiten dituzten zazpi baliza adimendun instalatu dira.

Beepcon izenez ezagunak diren seinale-baliza horiek inguruari buruzko informazioa mugikorrera bidaltzen duen APP bat ere badute, hain zuzen, beepconek aukera ematen dutelako inguruan dauden elementuak hauteman eta zein distantziatara dauden kalkulatzeko. Ez hori bakarrik: elementu horiei buruzko informazio gehigarria ere ematen dute. Baliza horiei eta oinarrian duten teknologia mugikorrari esker, ikusgaitasun mugatua duten pertsonek posible dute ezagutzen ez dituzten tokietan autonomiaz mugitzea. Edonola ere, instalazioak ezagutzen ez dituzten pertsonentzat ere baliagarriak dira.

Beepcon-wGida-sistema hori Leioako ikastegiak Lukitxene jatetxean egindako birgaitze-lanak aprobetxatuta instalatu zen. Halaxe kontatu zuen ikastegiko berrikuntzarako arduradun Nerea Díazek Radio 5eko Para que veas irratsaioan. “Helburua ez zen aldaketa estetikoa bakarrik egitea; haratago joan behar genuen, eta horrexegatik murgildu ginen teknologiaren munduan, gure ikasle eta bezeroei punta-puntako teknologian aitzindaria den eta inklusioa behar bezala aintzat hartzen duen espazio bat eskaintzeko”. Esan eta egin. Bluetooth teknologiari eta soinuzko seinaleei esker, itsuek inguruari buruzko informazio guztia eskuratu dezakete, betiere aurretiaz informazio-panelak bilatu eta ukitu beharrik gabe. Gainera, erabiltzaileek ez dute zerbitzu honetaz disfrutatzeko teknologia erosi behar “lehenetsita dator gure mugikorretan”, esan zuen programa berean ONCEren Euskadiko lurralde-ordezkari Juan Carlos Anduezak. Horregatik, “potentzial handia du ikusgaitasun txikia duten edo itsuak diren pertsonak eraikinetan barna gidatzeko, seinaleen bidez”, adierazi zuen. 

Leioan instalatutako baliza adimendunek kostu txikia dute, eta erraz-erraz mantentzen dira. Ilunion Tecnología y Accesibilidad enpresak garatu ditu; espezialista da produktu, zerbitzu eta ingurune eraginkorragoak, inklusiboagoak, atzigarriagoak eta seguruagok diseinatzen. Leioako Ostalaritza Eskola LHIIk ere bere egin du apustu hori, eta, horrela, indartu egin da ikastegiak bere ingurunea sozialki modu arduratsuan kudeatzeko duen konpromisoa. 

 

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]