IkasEnplegu Laneko Bitartekaritza Zerbitzuko arduradun Marian Berrocalek zehatz-mehatz azaldu digu IkasEnplegu zer den eta zein abantaila eskaintzen dizkien ikasleei, LHko ikastetxeei eta erdi- eta goi-mailako teknikari talentudunak bilatzen dituzten enpresei.
IkasEnplegu Ikaslan Bizkaiaren laneko bitartekaritza zerbitzua da. Bere lan-poltsa propioa du, eta lagundu egiten die enplegua aurkitu edo beren ibilbide profesionala hobetu nahi duten ikasle eta tituludunei. Enpresentzat ere aliatu garrantzitsua da beren produkzio-beharrekin bat etorriko diren profesionalak hautatzeko orduan.
Enpresei, LHko ikastetxeei eta ikasleei bitartekaritza-zerbitzu bat emateko helburuarekin sortu zen IkasEnplegu.
Ikaslan Bizkaiko langileak; zehazki, Ainhoa García eta ni neu, arduradun gisa. Guk zuzentzen eta kudeatzen dugu zerbitzua. Biok dugu esperientzia zabala laneko bitartekaritzaren eta langileen hautaketaren arloetan.
Bi urte.
Lehen fasean, Lanbideko kolokazio-agentzia gisa eman genuen alta, eta Ikaslan Bizkaiaren sistemetan integratu genuen plataforma teknologiko bat sortu genuen.
Hori oinarritzat hartuta, gure helburua da LHko ikastetxeetako ikasle eta ikasle ohien CV kopurua handitzea; hau da, enplegua aurkitu edo beren ibilbide profesionala hobetu nahi duten pertsonen profil gehiago eskuratzea. Aldi berean, “giltza eskuan izanda” zerbitzuaren berri ere ematen diegu enpresei. Langileen beharra hautematetik lanposturako hautagairik egokiena aukeratzera bitarteko izapide guztiak hartzen ditugu gure gain, baita laguntzak eskatzea ere, horrelakorik badago.
Ideia enpresen langile-eskaerak Lanbide Heziketako zikloak eta/edo Profesionaltasun Ziurtagiriak eskaintzen dituzten ikastetxeetara iristen zirelako sortu zen.
Alde batetik, IkasEnpleguk enplegu-eskaintzaren kudeaketa osoa eskaintzen du. Berrikuntzari handiena LH publikoan egiten duen sare-lana da. Ikaslan Bizkaiak kudeatzen duen lan-poltsa bat denez, espezializazio-arlo guztietako eskaintzei erantzuten zaie. Hori da gure konpromisoa.
Ikastetxeek eta irakasleek zama handiko lanaldiak izan ohi dituzte, eta, horregatik, ezin izaten dituzte lan-poltsak kudeatu eta iristen zaizkien eskaintzei erantzun. IkasEnplegun laguntzeko eta hainbat arrazoigatik estaltzen ez dituzten edo estali ezin dituzten beharrak kudeatzeko gaude.
Batetik, gure tresnari esker, posible da lan-poltsan izena emanda dauden pertsona guztiak aurkeztea argitaratutako lan-eskaintzetara.
Bestetik, bilaketa bat egiten dugu lan-poltsan ditugun CVen artean, profilak eskaintza bakoitzaren ezaugarrien arabera hautatuz.
Gainera, sare sozialak ere erabiltzen ditugu oihartzun kolektibo handiagoa lortzeko.
IkasEnpleguk aktiboki lan bila edo beren lan-baldintzak hobetu nahian dabiltzan guztien CVak jasotzen ditu. Ez da ezinbestekoa langabezian egotea. Eta, nola ez, doako lan-poltsa da.
Gure lan-poltsa erdi- eta goi-mailako profil teknikoetan espezializatuta dago, Lanbide Heziketako titulatuetan. 86 heziketa-ziklo ematen dituzten 27 ikastetxe ditugu gure sarean, eta, beraz, enpresek eskaintzen dituzten lanpostuekin eta dituzten beharrekin bat etor daitekeen hautagai kopuru handia dago.
Gainera, sarritan Txandakako LH Dualean parte hartu izan duten pertsonen bila dabiltza, eta gure zerbitzuak baditu datu horiek.
Azkenik, azpimarratu nahi dut IkasEnplegu laneko bitartekaritza-zerbitzu profesionala dela. Ondo ezagutzen dugu enpresa-mundua, bai eta gure ikastetxeek zer nolako profil teknikoak prestatzen dituzten… Horregatik, kontratazio-beharrei eraginkortasun handiz erantzuten diegu.
Azken hilabeteotan administrazioarekin, osasunarekin, mantentze-lanekin eta fabrikazio mekanikoarekin zerikusia duten profilak izan dira eskatuenak.
Gehienak administrazio-arlokoak dira.