1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Ikaslan Bizkaiak UNE-EN ISO 9001:2015 eskuratu du

Ikaslan Bizkaiak UNE-EN ISO 9001:2015 eskuratu du

Ikaslan Bizkaiak bere kalitatea kudeatzeko sistema egiaztatzea lortu du, UNE-EN ISO 9001:2015 arauari jarraikiz.

Certificadoer-0536-2020 es 2020-12-23-web Abenduan, UNE-EN ISO 9001:2015 arauaren kalitate-bermea eskuratu du Ikaslan Bizkaiaren kudeaketa-sistemak, zehazki, Bizkaiko LHko ikastetxe publikoetako berrikuntza- eta hobekuntza-proiektuen kudeaketaren eta garapenaren arloan.

Bi fase izan ditu egiaztapen-prozesu horrek. Lehen fasea azaroaren erdialdean egin zen, eta Ikaslan Bizkaiko bulego teknikoko kudeaketa-sistemaren heldutasun-maila baloratu zen orduan. Zehatz-mehatz, kokaleku bakoitzean dauden baldintzak eta dokumentu mota guztiak aztertu zituzten. Analisi sakona egin eta gero, kanpoko aholkularitza-enpresak ondorioztatu zuen bulego teknikoaren prestakuntza-maila egokia dela.

Abenduaren 14an egin zen auditoretzaren bigarren fasea. Bertan, berrikuntza-proiektuak garatzeko prozesuak, jarduerak eta betekizunak baloratu zituzten. Hori nola aplikatzen den ikusteko, Ikaslan Bizkaia buru edo parte-hartzaile izan dituzten proiektu batzuekin osatutako lagina aztertu zuten. Zehazki, nazioz haraindiko bi proiektu, CreO - The Cultural and Creative Occupations: New opportunities in the traditional industries eta Ditoga- Digital tracking of VET graduates via auto-analytics to enhance the quality and sustainability of vocational and educational training programmes, eta barne-berrikuntzako proiektu bat, iTAI.

Certificadoer-0536-2020 es 2020-12-23-web Ebaluazioa egin eta gero, ebatzi da Ikaslan Bizkaiaren kalitatea kudeatzeko sistema “bat datorrela erreferentziazko arauak ezarritako legezko, araubidezko eta kontratuzko betekizunekin, eta eraginkortasunez dagoela aplikatuta”. Halaber, ondorioztatu da “2020an sistemari egindako barne-auditoretza egokia dela auditore-taldearen plangintzari, garapenari eta gaikuntzari dagokienez”.

Azkenik, honako indargune hauek azpimarratu dira:

  • Zuzendaritzaren lidergoa eta berrikuntzarekiko eta kudeaketa-sistemarekiko duen konpromisoa.
  • Sistema horretan rol garrantzitsua dutenek sistema bera diseinatzeko eta ezartzeko egindako lana.
  • Proiektuak kudeatzeko diseinu propioa duen SGP tresna (Microsoft Access).
  • Interesdunei egindako inkestetan eskuratutako emaitza bikainak (2019).
  • Barne-auditoretzaren zehaztasuna.

UNE-EN ISO 9001:2015 araua eskuratzeak sendotu egiten du gure bulegoak gure sareari eta gure inguru sozial eta ekonomikoari balio erantsia emango dioten proiektuak garatzeko eta sustatzeko duen konpromisoa.

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]