1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. PRALINE jaio da, bizitza osoko ikaskuntza sustatzeko proiektua

PRALINE jaio da, bizitza osoko ikaskuntza sustatzeko proiektua

Otsailaren 11n, osteguna, Ikaslan Bizkaiak esku artean duen nazioarteko proiektu berriaren lehen saioan hartu zuen parte: Erasmus+ programako  PRALINE (Promoting Adult Learning in Network) proiektua.

Kick off praline 2Lehen topaketak heziketa izan zuen hizpide, eta helduentzako prestakuntzaren arloan jarduten duten erakunde eta organismo parte-hartzaileek beren inguruneetatik ateratako ezagutzak eta esperientziak partekatzea izan zuen helburu.

Ikaslan Bizkaiak gizarte-segmentu horri zuzendutako euskal heziketa-sistemaren ezaugarri bereizgarriak azaldu zituen. Ildo beretik, FP Empresak Espainiako sistemaren ezaugarri nagusiak azaldu zituen, eta Haize Wind Group enpresarekin egindako jardunbide onen adibide bat ere aurkeztu zuen. Finlandiako errealitatearen berri The Finish Association for the Development and Vocational Education and Training AMKEren eskutik jakin zuten gainerako parte-hartzaileek. Azkenik, saioari amaiera emateko, eztabaida-panel bat antolatu zen, eta, bertan, hezkuntza-sektorean eragina duten alderdiak jorratu zituzten, Association of Colleges (AoC)eko Marguerite Hogg andrearen zuzendaritzapean.

PRALINEren helburua da hezkuntza-erakundeetan berrikuntza eta nazioartekotzea sustatzea nazioaz haraindiko lankidetzaren bitartez, elkarrengandik ikasiz, berdinen arteko aholkularitza ahalbidetuz eta gaitasunak handituz helduentzako hezkuntza-hornitzaileen sareak indartu egiten direla bermatzeko.

2024ko urtarrilera arte egongo da indarrean, hainbat herrialdetan: Irlanda, Finlandia, Eslovenia, Estonia, Espainia, Frantzia, Turkia, Portugal eta Alemania. Proiektua Herbehereetatik koordinatuko da.

Ikaslan Bizkaiak PRALINE proiektuan parte hartzeak azpimarratu egiten du elkarteak gure lurraldea garatzeko duela 25 urte hartu zuen konpromisoa. Beste herrialde batzuekin jardunbide egokiak trukatzeak hobekuntza-soluzio berriak proposatzeko aukera ematen digu, bat etorriko direnak Europako errealitatearekin eta gai izango direnak Euskadiren uneko eta etorkizuneko erronkei erantzuteko.

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]