1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Badator berriro Ikaslan eta Itelazpiren Itelazpi Saria #TELEKOSARIA

Badator berriro Ikaslan eta Itelazpiren Itelazpi Saria #TELEKOSARIA

Lehenengo saria 1.000 € dira, eta bigarrena aldiz, 500 €. Itelazpiren #Telekosaria LH Publikoko lanik onenari ematen zaion sari esklusiboa da.

Telekosaria2021 lhpublikoa-w Itelazpik eta Ikaslanek ekitaldi birtual bat antolatu dute Itelazpiren #Telekosariaren aurtengo edizioa aurkezteko. Saria Euskadiko LHko ikastetxe publikoetan telekomunikazio- eta elektronika-arloko zikloak egiten ari diren ikasleek proiektu teknologikoak egitea sustatzeko sortu da

Egitasmo hau Ikaslan eta Itelazpi (Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietate publikoa) 2018tik lortzen dituen hitzarmenaren parte da. Itelazpik ikasleen parte-hartzea dinamizatzen lagunduko duen promozio-bideoa aurkeztu du, baita lehiaketako oinarriak jasotzen dituen kartela ere. Epea 2021eko ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Parte hartzeko, ikaslan@ikaslan.net helbide elektronikora bidali behar dira eskaera-inprimakia eta proiektuaren ale bat, formatu elektronikoan.

Itelazpiren #Telekosariak oinarri teknologikoko goi-mailako zikloetako ikasketa amaierako proiektu onena saritzen du. Hortaz, deialdira aurkeztu daitezke 2020/21 ikasturtean Telekomunikazio eta Informatika Sistemak eta/edo Mantentze Lan Elektronikoak zikloetan matrikulatuta dauden eta Proiektu Amaierako Modulua gainditu duten ikasleak.

Bost proiekturik onenak bigarren fasera igaroko dira, eta egileek epaimahai baten aurrean defendatu beharko dituzte beren lanak. Epaimahai horretan Itelazpiko Zuzendaritza Nagusiko eta Ikaslaneko ordezkariak egongo dira; azken horren izenean, Santurtziko CIFP San Jorge LHIIko, eta Eibarko Armeria Eskolako ordezkariak egongo dira bertan. Proiektuak udan ebaluatuko dituzte.

Nortzuk izango dira urriko garaileak? Hasi da parte hartzeko atzerako kontaketa.

 

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]