1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Araua
  4. Aniztasun Funtzionala eta Lanbide Heziketa Jardunaldia

Aniztasun Funtzionala eta Lanbide Heziketa Jardunaldia

2021eko apirilaren 15a

LHko hezkuntza-ikuskatzaile Alberto Mendiolak eta Lantegi Batuak elkarteko Aitziber Ortizek aniztasun funtzionala duten pertsonak gure lurraldeko heziketa-zentroetan integratzeko prozesuari dagokionez duten esperientzia eta ezagutza partekatu dute.

Gaur goizean, orientazioaren arloan lan egiten duten 75 profesionalek aukera izan dute hezkuntza-sistemak eta Lantegi Batuak elkarteak desgaitasunen bat dutenei garapen akademiko eta pertsonalean aukera-berdintasuna bermatzeko eskaintzen dituzten mekanismo eta tresnei buruzko zalantzak argitzeko.

Alberto Mendiolak desgaitasunaren eta hezkuntza-premia berezien araudiari eta Administrazioak pertsona horiek integratzeko dituen baliabideei buruzko zalantzak argitu ditu. Zehazki, Oinarrizko LHko 5 ikastetxek arlo horretan duten eskaintzaren berri eman du. Halaber, integrazioa eraginkorragoa izan dadin zein urrats ematen diren ere azaldu du.

Bestalde, Aitziber Ortizek zentro okupazionalei eta enplegu-zentro bereziei, ikasleen beharren arabera eskuragarri dauden baliabideei eta Lantegi Batuak elkarteak pertsona horiei beren prestakuntza-ibilbidean ematen dien akonpainamenduari buruz hitz egin du.

EAE osoko 77 parte-hartzaile

Jardunaldia streaming bidez egin da, goizeko 9.30etik 11.30era bitartean, eta EAEn orientazioaren arloan lan egiten duten 77 profesionalek hartu dute parte; LHko ikastetxe publikoetakoak, ikastetxe hitzartuetakoak eta Berritzeguneetakoak izan dira.

Aniztasun funtzionala eta Ikaslan Bizkaia

Jardunaldi honek Ikaslan Bizkaiak bere inguruaren gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-hobekuntzarekin duen konpromisoari erantzuten dio. Horregatik, aukera-berdintasuna, berrikuntza, enplegagarritasuna, digitalizazioa, osasuna eta zeharkako gaitasunak garatzea hizpide dituzten ekimenak sustatu eta beste batzuek antolatutakoetan parte hartzen du. Proiektu horiek guztiak erakundeak ekarpena egin dezakeen garapen iraunkorrerako helburuak betetzeko duen garapen-estrategiaren barruan kokatzen dira.

2019tik dabil Ikaslan Bizkaia Lantegi Batuak elkartearekin lankidetzan enplegagarritasuna sustatzeko enplegu-, prestakuntza- eta berrikuntza-ekintzak sustatzen. Ildo horretan, arreta berezia jartzen dute emakumeengan eta aniztasun funtzionala duten pertsonengan, kolektibo horientzat, oro har, zailagoa izaten baita merkaturatzea.

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]