1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Bizkaiko LH publikoaren Ate Irekien Astea

Bizkaiko LH publikoaren Ate Irekien Astea

2021eko apirilaren 23a

Apirilaren 26tik 30era, Bizkaiko Lanbide Heziketan lan egiten duten orientazioko adituek LHren prestakuntza-eskaintzaren berri eman eta zalantza guztiak argituko dituzte.

Lh ezagutuApirilaren 26an hasiko da Bizkaiko LHren Ate Irekien Astea. 5 egunez, 23 profesionalek baino gehiagok Bizkaiko LH Publikoak eskainitako 23 lanbide-arloetan eta Kirolene kirol-irakaskuntzen ikastetxean ematen diren titulazioetan sakonduko dute.

Gehienez ere 6 pertsonako taldeko saioak egingo dira, online, eta, bertan, informazioa eta orientazioa emango da lanbide-arlo jakinen barruan egin daitezkeen heziketa-zikloei buruz. Besteak beste, moduluetan eta ziklo bakoitzari lotutako irakasgaietan, irteera profesionaletan eta titulazio bakoitzean egin daitezkeen prestakuntza-ibilbideetan sakonduko da. Halaber, sartzeko irizpideei, ikaskuntza-metodologiei, zikloak egiteko modalitate ezberdinei (aurrez aurre, arduraldi osoan edo partzialean; online eta txandakako dual erregimenean) eta Lanbide Heziketak produkzio-ehunarekin duen harremanari buruzko informazio gehiago emango da.

Halaber, Kirolene kirol-irakaskuntzen ikastetxeko irakasleek honako diziplina hauen barruan eskaintzen dituzten 16 titulazioei buruzko zalantzak argituko dituzte: mendi-kirolak eta eskala, neguko kirolak, talde-kirolak, ur-kirolak eta banakako kirolak.

Streaming bidez

Informazio-saioek ordu erdi inguru iraungo dute, eta goizez eta arratsaldez egingo dira.

Aldi berean eta paraleloki, Ikaslan Bizkaia herritarren esanetara dago LHri buruzko informazio orokorra ematen duen bideo baten bidez. Elkartearen YouTubeko kanalean , Mungia BHIko zuzendari Mariano Románek eta Ikaslan Bizkaiko koordinatzaile Alba Estanyolek LHko maila ezberdinetara (oinarrizkoa, erdi-mailakoa eta goi-mailakoa) sartzeko baldintzen berri ematen dute, besteak beste.

Bokazio guztiei erantzuten dieten 23 lanbide-arlo

Une honetan, Ikaslan Bizkaia-Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarea osatzen duten 27 ikastetxeek 91 heziketa-ziklo eskaintzen dituzte: 32 erdi-mailakoak dira eta 59 goi-mailakoak. Ziklo horiek 23 lanbide-arlotan daude multzokatuta, eta horietako bakoitzak garapen profesionalerako eremu jakin batekin dago lotuta, adibidez: Osasunarekin, Kimikarekin, Fabrikazio Mekanikoarekin, Informatika eta Komunikazioekin, Ostalaritza eta Turismoarekin, Irudia eta Soinuarekin eta abar. 23 arlo horiek bokazio eta interes profesional guztiei erantzuten diete.

Lanbide Heziketako ikastetxeek behin eta berriz azpimarratzen dute herritarrei, oro har, eta, bereziki, emakumeei, ziklo teknologiko eta industrialak gerturatzeko beharra. Prestakuntza horretan altua da enplegagarritasun-tasa, eta, gainera, produkzio-ehunean gero eta gehiago eskatzen diren aurrerapen teknologikoetako gaikuntzak eskuratzen dituzte ikasleek.

 

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]