1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. DBHko ikasleek barrutik ezagutuko dituzte STEAM diziplinak Bizkaiko LHren eskutik

DBHko ikasleek barrutik ezagutuko dituzte STEAM diziplinak Bizkaiko LHren eskutik

2021eko apirilaren 29a

Gaur goizean STEAM Lanbide Heziketa -ren lehenengo sesioa egin da. Proiektu hau, neska gazteenen artean arlo zientifiko-teknologikoetarako bokazioak pizteko diseinatu da.

Steam bokazioak 2Zazpi astez, STEAM diziplinen esparru akademiko eta profesionalaren atzean zer dagoen deskubrituko dute gure lurraldean DBHko lehenengo maila egiten ari diren 85 neskek. “Zientziari eta teknologiari berezkoak zaizkien aplikazioak, dinamikak eta ezaugarriak ezagutuko dituzte, eta konturatuko dira ez dagoela prestakuntza maskulino edo femeninorik” adierazi du Ikaslan Bizkaia sareko koordinatzaile Alba Estanyolek. “Ez da nahikoa STEAM diziplinek edozein pertsonaren garapen profesional eta pertsonalerako esparru egokia eskaintzen dutela esatea; erakutsi egin behar diogu bere etorkizun akademiko eta profesionala irudikatzen hasi den publikoari, hau da, ikasleei” defendatu du proiektuko koordinatzaileak.

STEAM LHk esperimentazioan jarri du arreta.

STEAM LHren helburua da murgiltze-prozesu bat sortzea, eta bertan, neskek beren kabuz deskubritzea zientziaren eta teknologiaren aplikazioak eta aukerak. Era berean, ikusiko dute generoak ez duela inolako eraginik garapen pertsonal eta profesionalerako espazioak hautatzeko orduan, ez arlo honetan, ez besteetan.

Proiektua gauzatzeko, Mungia BHI eta Uribe Kosta BHI ikastetxeen laguntza jaso dute; izan ere, prest agertu dira beren irakaskuntza-orduetan 7 STEAM LH saio txertatzeko.

Astean ordubetez, MUNGIA BHIko 67 neskak eta URIBE KOSTA BHIko 15ek elkarrekin esperimentatu, hausnartu eta lan egingo dute, giro lasaian, proiektuko mentoreek iradokitako joko eta erronkak ebazteko.

Paraleloki, ikasgela horietako mutilak zaintzen eta zerbitzuen esparrura gerturatuko dira, eremu sozialean espezializatutako mentoreen eskutik.

Saioak egun eta ordu berdinetan izango dira bi ikastetxeetak (goizeko 8:15etik 9:15era). Egutegia:

  • 1. saioa: apirilak 29. Sarrera
  • 2. saioa: maiatzak 5. Zientzia
  • 3. saioa: maiatzak 11. Teknologia
  • 4. saioa: maiatzak 17. Ingeniaritza
  • 5. saioa: maiatzak 27. Artea
  • 6. saioa: ekainak 2. Matematikak
  • 7. Saioa: ekainak 8. Itxiera

Familiak inplikatzea eta STEAM diziplinen ekosistema ezagutaraztea

STEAM LH proiektua osatzeko, informazio-saio bana egingo da ikastetxe parte-hartzaileetako familiekin eta bisita birtualak egingo dira STEAM diziplinen arloko prestakuntza eskaintzen dituzten ikastetxeetara eta sektoreko enpresetara.

Informazio-saioetan, gurasoek aukera izango dute STEAM sektorearen irudi orokor bat eskuratu eta LHko ikastetxeen prestakuntza-eskaintzari eta LHk garapen akademiko eta profesionalerako ematen dituen aukerei buruzko zalantza guztiak argitzeko.

Bestalde, ikastetxeetarako eta enpresetarako bisiten helburua da gaikuntza-prozesuaren eta zientzia eta teknologiaren esparruko zereginen eguneroko jarduna gerturatzea.

STEAM arloko emakume profesional prestigiotsuak, zientziaren eta teknologiaren sozializazioarekiko konpromiso irmoa dutenak

Ana Saratxaga, Itziar Onandia eta Ines Aseginolaza dira Mungia BHIko eta Uribe Kosta BHIko ikasleen murgiltze-prozesua bideratuko duten hiru mentoreak. Hirurek dute esperientzia eta hirurek egiten dute lan EAEko zientzia eta teknologiaren arloko punta-puntako erakundeetan. Gainera, guztiek dute zientzia eta teknologia sozializatzeko bokazioa, eta, horregatik, hainbat dibulgazio-proiektutan hartu dute parte. Are gehiago, Ana Saratxagak eta Ines Aseginolazak Deustuko Unibertsitatearen Inspira STEAM proiektuan ere hartu dute parte.

Mutilekin zaintzen eta zerbitzuen esparruan egingo diren murgiltze-saioetako dinamizazioaz Ibone Erezuma –Berdintasun teknikaria– eta Rosanna Urrutikoetxea eta Leire Serrano –Nicolás Laburru LHIIko irakasleak– arduratuko dira eta Miren Ezkurdia Andra Mari LHIIkoa.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ikaslan Bizkaiak STEAM diziplinak gazteenen artean sozializatzearen aldeko apustua egin dute.

Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Sailak proiektu berritzaileak garatzeko emandako dirulaguntzen esparruan dago kokatuta.

Gainera, STEAM Lanbide Heziketa programa Ikaslan Bizkaia Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak sustatutako talentu femeninoaren aldeko STEAM aliantzara atxiki den momentuan abiarazi da.

 

 

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]