1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Europako proiektuen garrantzia

Europako proiektuen garrantzia

2021eko ekainaren 7an

Europar Batasuneko hezkuntza-arloan, aldatu egin da herrialdeen arteko lankidetzarako bide berriak bilatzeko modua; orain, biziagoa eta malguagoa da, eta ebidentzian oinarritua dago, hezkuntza-komunitatearen beharrizanetara eta gizartearen eskaerei egokitua eta herritar eta proiektu guztiei mesede egitera bideratua.

Europa etengabe ari da berritzen bere unitatea eta proiektu komun gisa duen xedea, eta, horregatik, sinergiak sortzen dira herrialdeen, partzuergoko kideen, hezitzaileen eta ikasleen artean. Ikaslan Bizkaiko kideok irmotasunez eta modu bateratuan egingo diegu aurre etorkizunak planteatzen dizkigun erronkei. Halaber, Lanbide Heziketa bera ere eraldaketa-prozesu sakonean dago murgilduta, erronka konplexu eta erabakigarriei aurre egiten dien gizarte baten eskaripean, betiere.

Europako proiektuetan parte hartzea eraldaketa hori finkatzeko motor bat da, hezkuntza-sektorean parte hartzen duten pertsonen ekarpenei eta topaketa partekatuetatik eratorritako onurei esker. Ikaslan Bizkaiak uste du gure LH aberastu egiten dela dibertsitatea oinarri duen Europako unitate-eredu horretatik eta metodologiak, proiektuak eta programak arrakastaz abiarazi izanetik. Dena den, aldi berean, Europako eredua ere elikatu egiten da esparru geografiko berbera partekatzen dugun erakunde ezberdinon parte hartzetik; anitzak gara eta arestian aipatutako bi proiektuak garatzeko transmititzen ditugu gure balioak: gure lurraldekoa eta nazioarteko hezkuntza-proiektua.

Urtez urte, Ikaslan Bizkaia LH irekiago eta berritzaileago bat sustatzeko helburua duten proiektuekin konprometitzen da; izan ere, horri esker, posible da ikastetxeen, irakasleen eta ikasleen arteko transferentziak egitea. Erasmus + esparruan une honetan martxan ditugun proiektuek –Ditoga, CreO, Wise, Praline…– ahalbidetu egiten dute aldaketa- eta hazkunde-ekimen interesgarriak gauzatzea, baina haratago ere badoaz: elkartrukeetarako, mugikortasunerako eta prestakuntzarako aukera ere ematen die LHko ikasleei.

2011n, Europako Batzordeak Gazteria Martxan – Gazteen prestakuntzan mugikortasuna sustatzeko Gomendioa egin zuen. Bertan, Europan mugikortasuna sustatzeko 10 ekintza proposatu eta zenbait ondorio atera ziren Lanbide Heziketaren esparrurako erreferentzia-puntu bat ezartzeari dagokionez . Gauzak horrela, helburua zen 2020rako LHko titulatuen % 6k atzerrian ikasketak egin izana.

Ikaslan partzuergoa estatuan eta nazioartean aitortua da, eta ikasturtero bere LHko 300 ikaslek baino gehiagok egiten dute nazioarteko mugikortasun bat. Izan ere, Europar Batasunarekiko hezkuntza- eta prestakuntza-politikaren helburu estrategiko nagusienetako bat da ikasleen eta irakasleen mugikortasuna ahalik eta gehien erraztu eta mugikortasun hori zaildu dezaketen oztopoak murriztea.

Hainbat ikerketak erakutsi dute prestakuntza-garaian mugikortasunak egiteak oso eragin positiboa duela giza kapitalean: horri esker, ikasleek ezagutza eta gaitasun berriak eskuratzen dituzte, handitu egiten da beren enplegagarritasuna eta areagotu egiten da pertsona horiek nazioarteko ibilbide profesional bat izateko aukera. Europako Batzordeak egindako ikerketa batek demostratu du atzerrian prestakuntza-esperientziak izateak handitu egiten duela ikasleen enplegagarritasuna. Horrek agerian uzten du Erasmus beka bat lortu duten ikasleek langabezia-tasa txikiagoa dutela eta enpresari eta enpresa gehienek baloratu egiten dutela nazioarteko esperientzia izatea, langileak kontratatzeko garaian.

Laburbilduz, Europako proiektuei esker, Ikaslan Bizkaiak zabaldu egin ditzake bere lankidetza-sareak, baita gure lurraldeko LH bera ere, beste errealitate batzuekin kontaktuan egonda. Horregatik, Ikaslan Bizkaiak ikastetxeen esku jartzen du parte hartzen duen proiektu sozialetako kooperaziotik, lankidetzatik eta antolakuntzatik ikasitakoa eta ondorioztatukoa, beren egunerokotasunean aplikatu eta beren balio komertziala hobetu dezaten.


 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]