1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. WISE: Ikasgelan Soft Skill delakoak lantzea enplegagarritasuna hobetzeko

WISE: Ikasgelan Soft Skill delakoak lantzea enplegagarritasuna hobetzeko

2021eko ekainaren 7a

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Finlandiako heziketa-ereduak izango dira WISE proiektuko erreferentziak. Proiektu horren bidez, trebetasun sozialak lantzeko jardunbide onak trukatuko dira, ikasleen enplegagarritasuna hobetze aldera.

Wise logoIkaslan Bizkaia hazten, bilakatzen eta etengabe garatzen dabilen mundu honetara egokitzen lagunduko diguten jardunbide onen bila dabil etengabe. Hain zuzen, uste dugulako dibertsitatea dela, neurri batean bada ere, berrikuntzarako gakoetako bat. Beste herrialde, erakunde, kultura edo heziketa-eredu batzuetako ekimenak lagungarri izan dakizkiguke modu batera edo bestera hobekuntza edo berrikuntza integratzera edo indartzera eramango gaituen ikuspegi berritzaile edo erreferentzia berri bat aurkitzeko.

Premisa horretatik abiatuta, gure sareak ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko ikasgelan trebetasun sozialak lantzeko ikuspegiak, jarraibideak eta esperientziak partekatzeko Europako proiektu batean parte hartzea erabaki du: WISE (Working in Soft Skills for Employment).

Hona hemen proiektuaren helburu nagusiak:

  • Jardunbide onak trukatzea.
  • Lortutako emaitzetatik abiatuta, “berrikuntza garatzeko” helburua duen etorkizunerako proiektu bat garatzea. Bertan, beren-beregi jasoko dira erakunde parte-hartzaileetako eskualdeetako ikasgeletan erabiltzeko moduko tresnak eta metodologia.

Prestakuntzaren arloko Finlandia, Norvegia, Danimarka, Estonia, Portugal eta Euskadiko bederatzi erakundek hartuko dugu parte esploraziorako ekimen honetan.

Erakunde parte-hartzaile bakoitzak enpresaren esparruan garrantzitsuak diren pertsonak ekarriko ditu proiektura, enpresen ikuspegia ere aintzat hartu ahal izateko. Modu horretan, “arrakasta-faktoreak” identifikatuko dira, baita enpresen eta irakasleen beharrizanak ere.

Horrez gain, erakunde parte-hartzaileetako irakasleek hartuko dute parte, batez ere enpresekin lotura dutenek, baina beren eskoletan trebetasun sozialak lantzen dituzten irakasgai orokor eta espezifikoetako hezitzaileak ere egongo dira present.

WISEk euskal Lanbide Heziketan jarri du arreta

Fp euskadiHezkuntzaren eta, zehazki, Lanbide Heziketaren erronka handienetako bat da prestakuntza-prozesuaren amaieran titulatuak produkzio-ehunean kontratatuak izatea. Helburu hori lortzeko, ezagutza eta gaitasun teknikoez haratago, “beste zerbait” duten pertsonak behar dituen lan-merkatu bati erantzuteko gai izango diren profesionalak prestatu behar dira. Beste zerbait hori erabakiak hartzeko gaitasuna, sormena, ekimena, inteligentzia emozionala, pentsamendu kritikoa… da. Gainera, gaitasun horiek guztiak ezinbestekoak dira lan profesionalean ere, eta, horregatik, gaur egun, enpresa guztiek eskatzen dituzte.

Euskal Lanbide Heziketak urteak daramatza lan-merkatu erreala prestakuntza-arlora gerturatzen. Ildo horretan, rronka edo errendimendu handiko zikloen bidezko ikaskuntza (Ethazi) eta Txandakako Prestakuntza Duala, adibidez, apustu argia dira LH etorkizuneko profesionalen entrenamendu-zelai bihurtzeko. Gure apustuak prestakuntza-eredu integral bat sustatzen du, trebetasun teknikoak (hard skills delakoak) eta trebetasun sozialak (soft skills delakoak) uztartzen dituena, bi urtetan orain dugun lan-merkatu exijente eta aldakorraren beharrizanei erantzuteko gai izango diren ikasleak prestatzeko.

Euskal Lanbide Heziketa berezia eta beste askorentzako erreferentzia da, eta gauza bera gertatzen da Finlandiako heziketa-ereduarekin ere. Horregatik, bi horiek izango dira WISE proiektuan landuko diren kasu-azterketetako bi. Erakunde parte-hartzaileak gure ikastetxe eta instalazioak bisitatzera etorriko dira aurrez aurre jasotzeko soft skills delakoak integratzeari dagokionez dugun esperientzia eta orientazioaren berri. Gainera, lankidetza-proiektuan zehar beste herrialde eta eskualde batzuetan martxan jartzen ari diren beste ekimen eta proiektu batzuk ere ezagutuko ditugu.

Ikaslan Bizkaia oso harro dago partzuergoak euskal heziketa-ereduan arreta jarri eta egiten dugun lana Europan aintzatetsi duelako, berritzaileak eta efikazak garela iritzita. Edonola ere, metodoak eta tresnak partekatuko ditugu WISE proiektuan parte hartzen dugun eragile guztiok. Elkarrengandik ikasiko dugu hezitzaileei ikasleak lan-merkatura erraztasun handiagoz sartzeko tresnak, metodologiak eta gaitasunak emateko helburua duen kultura anitzeko proiektu honetan.


 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]