1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. PRALINE: Lanbide Heziketako mugaz haraindiko sareak indartu ditugu bigarren saioan

PRALINE: Lanbide Heziketako mugaz haraindiko sareak indartu ditugu bigarren saioan

2021eko maiatzaren 20a

Ikaslan Bizkaiak, PRALINE (Promoting Adult Learning in Networks) proiektuan parte hartzen duten erakunde guztiek eta Europako Batzordeko ordezkari Martina Ni-Cheallaigh-ek proiektuko Peer Learning Activity (PLA) motako bigarren saioan hartu dugu parte.

Pla 2 1Lehenago ere aipatu dugunez, aurten hasi da PRALINE, 2021eko urtarrilean, hain zuzen. Erasmus + programako proiektu bat da, eta heziketa-erakundeetan berrikuntza eta nazioartekotzea sustatzea du helburu, mugaz haraindiko kooperazioaren bitartez. Horretarako, elkarrengandik ikasten dute, berdinen arteko aholkularitza egiten dute eta beren gaitasunak indartzen dituzte helduentzako heziketaren hornitzaileen sareek. Zehatz-mehatz, 2009an sortutako EUproVET sarea bultzatzea eta irmotzea da proiektuaren xedea. PRALINE 2024ra arte egongo da martxan, eta honako herrialde hauek hartuko dute parte bertan: Irlanda, Finlandia, Eslovenia, Estonia, Espainia, Frantzia, Turkia, Portugal eta Alemania. Koordinazio-lanen ardura Herbehereek hartu dute.

Bigarren saioa Union Nationale des Maisons Familiales Rurales d’Education et d’Orientation Frantziako erakundeak antolatu zuen, eta bertan, Maisons Familiales Rurales (MFR) delakoei buruzko aurkezpena egin zuten, baita Frantziako LHren egitura orokorra azaldu ere. Gero, talde txikiak sortu ziren eredu hori beste herrialde batzuetan aplikagarria den aztertzeko, zein zailtasun egon daitekeen analizatzeko, etab. Halaber, jardunbide egokien hiru kasu aurkeztu ziren; bi Frantziakoak, bat ikaskuntza-lurralde ezberdinei buruzkoa eta beste bat inklusioari buruzkoa, eta hirugarrena Esloveniakoa, Lanbide Heziketaren hornitzaileen bitartez Europako Itun Berderako heziketari buruzkoa.

Europako Batzordeko ordezkari Martina Ni-Cheallaigh andreak Europar Batasunak jasangarritasunaren, ingurumenaren eta ekonomia zirkularraren arloan dituen erronken berri eman zuen. Bereziki azpimarratu zituen Europako Itun Berdea, digitalizaziorako eta eraldaketa digitalerako programa eta zahartzeari buruzko liburu berdea. Mundu guztiarentzat balioko duen ekonomia bat sortzeko ideiaren garrantzia transmititu zuen horrela.

Oraindik ez da zehaztu PRALINE proiektuaren hurrengo saioa zein egunetan izango den, baina irailean egitea dago aurreikusita. Egoerak horretarako aukera ematen badu, lehen aldiz egingo da, proiektua hasi zenetik, aurrez aurre. Bi egoitza proposatu dira: La Rochelle (Frantzia) eta Valentzia. Informazio gehiago emango dizuegu aurrerago.

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]