1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. LHren Nazioarteko Kongresua: “LH gizatasunaren, teknologiaren eta adimenaren aroaren aurrean”

LHren Nazioarteko Kongresua: “LH gizatasunaren, teknologiaren eta adimenaren aroaren aurrean”

2021eko urriak 29

Azaroaren 10ean eta 11n Donostiako Kursaal jauregian egingo da LHren Nazioarteko Kongresua. Bertan, 4. industria-iraultzaren aurrerapena eta Lanbide Heziketan duen inplikazioa aztertuko dira.

Imagen congreso internacionalPrestakuntzaren, enpresaren, gizartearen, teknologiaren eta erakundeen esparruetako goi-mailako hizlariek LHk 4. industria-iraultzak ekarritako paradigma berrian dagoeneko duen eta izango duen rolaren gaineko iritziak partekatuko dituzte.

Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arévalo izango da lehen hizlaria, eta Lanbide Heziketa adimenaren eta konplexutasunaren erronkaren aurrean gaia izango du hizpide. Ondoren, CAFko presidente Andrés Arizkorretak eta Europako Batzordeko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako arduradun Chiara Riondinok hitz egingo dute. Lehen eguneko azken hitzaldia Marc Vidal hizlariarena izango da, eta etorkizun itxaropentsua erakusten duten egitate eta aurreikuspenen berri emango die bertaratuei; etorkizun horretan, automatismoak eta robotak ez dira lanpostuak arriskuan jarriko dituzten mehatxuak, baizik eta nahitaez erabiltzen jakin beharreko tresnak.

Bigarren egunean honako hizlari hauek egongo dira: Joint Research Center reko Enplegu eta Gaitasunen taldeko koordinatzaile Enrique Fernández; Ivy Tech Community Collegeko Fabrikazio Aurreratuko, Ingeniaritzako eta Zientzia Aplikatuetako presidenteorde Sue Griffit; TNOko senior ikertzaile Steven Dhondt; Europako Batzordeko Enplegu, Gizarte Gai eta Inklusioko Zuzendaritzako senior aditu Joao Santos eta giza kapitaleko aholkulari estrategiko Eva Collado . Gainera, Diego Coquillat-ek eta María José Barriolak gastronomiaren esparruko eraldaketa digitalari helduko diote eta TKnikako eta Herbehereetako KATAPULT eta Platform Talent programetako hainbat ordezkari prestakuntza bikaina emateko gakoei buruz arituko dira. Eneko Atxa sukaldeburu ospetsuak emango dio amaiera kongresuari.

Hitzaldiez gain, azaroaren 10eko arratsaldean bisitak egingo dira Usurbil LHII ra, Miguel Altuna LHIIra, Tolosaldea LHIIra eta TKnikara.

Kongresura bertaratzeaz gain, inaugurazioaz ere arduratuko dira hauek guztiak: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzako sailburu Jokin Bildarratz; Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioko Enplegu eta Gizarte Gaietako idazkari orokor Clara Sanz; Europako Batzordeko Gizarte Gaietako zuzendari nagusi Manuela Geleng, eta Iñigo Urkullu lehendakaria.

Deskargatu egitaraua


 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]