1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Iurreta LHIIko ikasle baten CO2 TTN Measuring proiektuak irabazi du LHko #TelekoSaria 2021ean

Iurreta LHIIko ikasle baten CO2 TTN Measuring proiektuak irabazi du LHko #TelekoSaria 2021ean

2021eko azaroak 5

Itelazpik Ander Urigoitiari eman dio 2021eko #TelekoSaria Mantentze-lan Elektronikoak zikloan amaierako lan gisa aurkeztu duen ikasgeletako airearen kalitatea monitorizatzeko proiektuagatik.

TelekosariaItelazpiko zuzendari nagusi Matxalen Lauzirikak eman dio gaur goizean 2021eko LHko #TelekoSaria Zamudioko Parke Teknologikoan. Sari hori Euskadiko Lanbide Heziketa publikoko ikastetxeetako ikasleek proiektu teknologiko berritzaileak egitea sustatzeko helburuarekin sortu zen.

Sariaren hirugarren edizioan, Ander Urigoitiaren CO2 TTN Measuring proiektua izan da garaile. Iurreta LHII ko titulatuak ikasgeletako CO2 kontzentratua monitorizatzeko sistema bat proposatu du, ikasgelen aireztapena COVID-19aren transmisioa prebenitzeko egokia den ala ez neurtzeko baliagarria dena. Ikasgelan instalatutako sentsore-sistema bati eta LoRa teknologiari esker, Anderren proiektuak aukera ematen du energia-kontsumo oso txikia duten sentsoreen bidez bildutako datuak urrutitik monitorizatzeko.

#TelekoSaria Itelazpik eta Ikaslanek 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan antolatzen da. Hitzarmen horren bidez gauzatzen dira, batetik, Itelazpik euskal hezkuntza-sistemaren garapenean laguntzeko duen asmoa; eta bestetik, Bizkaiko ikastetxe publikoen sareak gure ikasleen prestakuntza akademikoari balio erantsia emango dioten formula eta aliantzak gauzatzeko duen nahia.

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]