Lege-abisu honek (aurrerantzean «lege-abisua») IKASLAN BIZKAIAren (egoitza soziala PAJARES, 34, SANTURTZI, 48980, BIZKAIA eta IFK zk. G48818371) www.ikaslanbizkaia.eus Interneteko atariko (aurrerantzean «webgunea») zerbitzuaren erabilera erregulatzen du.
Oro har, IKASLAN BIZKAIAren eta bere webguneko zerbitzu elektronikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren pean daude.
Sinatzaileek beren-beregi egiten diote uko izan lezaketen foruari, eta SANTURTZIKO epaitegi eta auzitegietara jotzeko konpromisoa hatzen dute kontratuaren baldintza hauen inguruko interpretazioan edo egikaritzean sortu litezkeen eztabaidak konpontzeko.
Erabiltzaileak badaki eta onartu egiten du webgune hau erabiltzeak ez dakarrela inola ere IKASLAN BIZKAIArekin merkataritza-harreman bati hasiera ematerik.
Webgunearen titularra ez da identifikatzen kolaboratzaileek webgunean emandako iritziekin. Enpresak eskubidea izango du aurre-abisurik gabe webgunean egoki deritzen aldaketak egiteko; horrez gain, webgunearen bidez ematen diren eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, eta baita eduki eta zerbitzu horiek zerbitzarietan aurkeztuta edo lokalizatzeko modua aldatu ere.
Webgunetako edukia, diseinu grafikoa eta kodeak IKASLAN BIZKAIAren jabetza intelektualekoak dira; horrenbestez, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, zabaltzea, publikoki jakinaraztea, aldatzea edo webguneetako edukiarekin egin daitekeen beste edozein moldaketa egitea, iturriak aitortuz ere ez, IKASLAN BIZKAIAren idatzizko baimena izatekotan izan ezik. Enpresaren webguneetako edukietan ageri diren merkataritza-izenak, markak edo edozein motatako ikurrak beren jabeenak dira, eta legez babestuta daude.
IKASLAN BIZKAIAren webguneetan dauden loturen (esteken) xedea informazioa ematea da, eta ez da inola ere lotura horiek proposatzea, gomendatzea edo horiek ikusteko gonbita egitea.
2016ko apirilaren 27ko DBEOak aurreikusitakoari jarraikiz, IKASLAN BIZKAIAk erabiltzaileari jakinarazten dio IKASLAN BIZKAIAk berarentzat eta bere ardurapean sortutako datu pertsonalen tratamendu automatizatua darabilela erabiltzailearekiko duen harremana mantendu eta kudeatzeko lanak egin eta informazioa emateko. Honako baldintza orokor hauek onartzerakoan, erabiltzaileak ezinbesteko zenbait datu eman beharko dizkio IKASLAN BIZKAIAri, hark bere zerbitzuak eman ahal izateko.
Erregistro-formularioa betetzea derrigorrezkoa da webgunean eskainitako zenbait zerbitzu atzitu eta gozatzeko. Eskatutako datu pertsonalak ematen ez badira edo datuen babeserako politika hau ez onartzen ez bada, ezin izango da datu pertsonalak behar dituzten eskaintzetan izena eman, erregistratu edo horietan parte hartu.
2016ko apirilaren 27ko DBEOan aurreikusitakoari jarraikiz, jakinarazten dizugu erabiltzaile gisa erregistratzerakoan emandako datuak IKASLAN BIZKAIAren (IFK zk. G48818371, egoitza PAJARES 34, SANTURTZI, 48980, BIZKAIA) titulartasuneko fitxategi batean gehituko direla. Bertan, dagozkion neurriak ezarri dira.
Erabiltzailea da emandako datuen zehaztasunaren eta egiazkotasunaren erantzule bakarra, eta IKASLAN BIZKAIAK ez du horren gaineko erantzukizunik izango. Erabiltzaileak izango dira emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasuna bermatzeko arduradun eta erantzule, eta datu horiek eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak informazio oso eta zuzena emateko konpromisoa hartzen du erregistro edo izen-emate fitxategian. IKASLAN BIZKAIAk ez du erantzukizunik izango berak sortu ez dituen edo hirugarrenek eman dituzten informazioei dagokienez; horrenbestez, ez du inongo erantzukizunik izango informazio hori erabiltzetik sortu litezkeen kalte hipotetikoen inguruan. IKASLAN BIZKAIAk bere webguneetan dagoen informazioa eguneratu, moldatu edo kentzeko eskubidea izango du, bai eta informazio hori mugatu edo sarbidea debekatzeko ere. IKASLAN BIZKAIA salbuetsita egongo da IKASLAN BIZKAIAk emandako baina hirugarrenek sortutako informazioan dauden akatsak, hutsak edo omisioak direla medio erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte edo galeretatik.
Erabiltzen duzun webguneak edo aplikazioak web orrialdeetatik edo aplikazio horietatik zabiltzan bitartean zure nabigatzaile edo gailuan (smartphone-a, tableta...) instalatzen dituen artxiboak dira cookie-ak, eta zure bisitaren inguruko informazioa biltzeko balio dute. Interneteko webgune gehienek bezala, BEZEROEN Interneteko atariek honako hauetarako erabiltzen dituzte cookie-ak:
Cookie-ak erabiltzeak zure nabigazioa optimizatzea ahalbidetzen digu, bisita egiten diguzun bakoitzean zure esperientzia hobea izan dadin, betiere eskaintzen dizugun informazio eta zerbitzuak zure interesetara egokituz. BEZEROAREN webguneek cookie-ak darabiltzate erabiltzailearen nabigazioa ahalbidetzeko, egokitzeko eta ahalik eta gehien errazteko.
Cookie-ak erabiltzaile anonimo bati eta zure ordenagailu/gailuari lotzen zaizkio, eta ez dute zure datu pertsonalak aditzera eman ditzakeen erreferentziarik ematen. Beti izango duzu zure nabigatzailearen ezarpenetan sartzeko aukera, horrela BEZEROAREN webguneek bidalitako cookie-ak aldatu edo/eta blokeatzeko, eta horrek ez dizu edukietara sartzea eragotziko. Dena den, arazoak egon daitezke zerbitzuen funtzionamenduaren kalitatearekin.
Erregistroa egin edo sarbide-datuekin saioa hasi duten erabiltzaileek beren lehentasunetara egokitutako zerbitzu pertsonalizatua atzi dezakete. Informazio hori erregistroa egiterakoan ematen da, eta zure nabigatzaileko cookie-tan geratzen da gordeta.
TITULARRA
Ikaslan Bizkaia
COOKIE-AREN IZENA
IkaslanBizkaia eta Enpresa
=================
1 _fbp fb.1.1550399943555.873...
2 __utmb 177532733.1.10.1550399943
3 __utmt 1
4 __utmz 177532733.1550399943.1...
5 __utmc 177532733
6 __utma 177532733.743037781.15...
FUNTZIOA
Berezkoak
7 mbfcookie0[lang]
TITULARRA
Ikaslan Bizkaia
COOKIE-AREN IZENA
Enplegu
=================
1 _gat_gtag_UA_23278306_5
2 _ga GA1.2.1124973573.15504...
FUNTZIOA
Berezkoak
3 userlanguage
Erabiltzaileak edozein momentutan hautatu ahal izango du webgunean zein Cookie-k funtzionatzen duten, honako hauen bidez:
Xedea IKASLAN BIZKAIAk erabiltzailearekiko duen harremana mantentzea eta kudeatzea da, baita informazioa ematea ere.
Gure zerbitzuetako batzuk espezifikoki adingabeei zuzenduta egongo balira, IKASLAN BIZKAIAk gurasoen edo tutoreen baimena eskatuko du datuak jasotzeko edo, hala balegokio, datu horien tratamendu automatizatua egiteko.
IKASLAN BIZKAIAk ez die hirugarrenei erabiltzaileen daturik lagako.
Zure komunikazioak bideratzeko aukera izango duzu, eta zure datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko, mugatzeko, eramateko eta aurkaratzeko eskubideak gauzatzeko, bidali mezu bat www.ikaslanbizkaia.com Interneteko helbidera, mezu elektroniko bat dpd@ikaslan.net helbidera edo posta arruntaz: IKASLAN BIZKAIA, Erref. DBEO, PAJARES 34, SANTURTZI, 48980, BIZKAIAra. Aipatutako eskubide horiek gauzatu ahal izateko, zure nortasuna egiaztatzen duen Nortasun Agiri Nazionalaren edo zuzenbidean baliagarria den beste edozein agiriren fotokopia helarazi beharko diozu IKASLAN BIZKAIAri. Dena den, webgunean bertan ere egin daiteke datuen aldaketa edo zuzenketa, horretarako aldez aurretik zure erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatuta.
IKASLAN BIZKAIAk legeak izaera pertsonaleko datuak babesteko ezartzen dituen maila guztietako neurriak hartu ditu, eta, horrez gain, beste bitarteko eta neurri tekniko osagarri batzuk instalatzen saiatzen da IKASLAN BIZKAIAri emandako datuak galtzea, era desegokian erabiltzea, baimenik gabe erabiltzea eta lapurtzea saihesteko. Horrenbestez, IKASLAN BIZKAIA ez da datuen interferentziengatik, omisioengatik, etendurengatik, birus informatikoengatik, telefono-matxurengatik edo sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboaren deskonexioagatik gerta litezkeen kalte eta galeren erantzule izango, baldin eta IKASLAN BIZKAIAren borondateaz besteko kausengatik gertatzen baldin badira; era berean, ez da telefono-lineen, datu-prozesu zentroen, Interneteko sistemaren edo beste sistema elektroniko batzuen matxura edo gainkargengatik edo IKASLAN BIZKAIAren kontroletik kanpoko esku-hartzeak egiten dituzten hirugarrenengatik sortu litezkeen kalte eta galeren erantzule izango. Hala ere, erabiltzaileak argi izan behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla saihestezinak.
Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen babesaren inguruko informazioa jaso duela, eta, horrenbestez, IKASLAN BIZKAIAk datu horiek era automatizatuan tratatzea onartu eta horretarako baimena ematen duela, betiere honako datu pertsonalen babeserako politika honetan jasotako forma eta xedeekin. Atariak eskainitako zerbitzuetako batzuek datu pertsonalen babeserako aurreikuspen espezifikoak dituzten baldintza bereziak izan ditzakete.