Erdi-mailako zikloetara sartzea ahalbidetzen duen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulurik edo bestelako titulurik edo ikasketarik ez duten eta ziklo horiek ikasi nahi dituzten pertsonentzako dira proba horiek.
Gutxienez 17 urte beteak izan behar dira proba egiten den urtean berean.
Sarbide probak hiru atal dauzka: Soziolinguistikoa, Zientifiko-teknologikoa eta Soziala.
Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean autonomia erkidego batean baino gehiagotan sarrera-probetan izena eman.
Deialdi honen inguruko guztia ikastetxe bakoitzak argitaratuko du, berak zehaztuko dituen bitartekoak erabiliz, onarpen-prozesuari dagokiona izan ezik; onarpen-prozesuari buruzko informazioa www.hezkuntza.net edo www.euskadi.net/fp-lh webgunean ere argitaratuko da.
Azterketa-eskubideak ordaindu ondorengo onartutakoen behin betiko zerrendan zehazten den tokian egingo da proba.
Informazio gehiago jasotzeko sar zaitezke Hezkuntza Sailean edo ondorengo dokumentuetan sakatu:
Interesa daukaten pertsonei Teknikari tituluak eskuratzea ahalbidetzen die.
Proba bat burutzen da heziketa zikloak osatzen dituzten modulu profesional bakoitzeko. Lantokietako Heziketa moduluak eta HLO tituluen Proiektua aurrez aurre burutzen dira, modu presentzialean.
Adina: 18 urte.
Akademikoak (ondorengoetako bat edukitzea):
Interesa daukaten pertsonek matrikula ordaindu beharko dute. Baliozkotzeko eta/edo salbuesteko eskabideak egiteko, aldez aurretik matrikulatu beharko da kasu guztietan, eta eskabide hori matrikula formalizatzean egingo da eta honekin batera dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Informazio gehiago jasotzeko, sartu Hezkuntza Saila.