Goi mailako tituluek edozein unibertsitate gradura ematen dute sarbidea. Onarpena notaren araberakoa izango da.
Goi-mailako zikloetara sartzea ahalbidetzen duen Batxilergoko titulurik edo goi-mailako zikloetara sartzea ahalbidetzen duen bestelako titulurik edo ikasketarik ez duten eta ziklo horietako bat ikasi nahi duten pertsonentzako dira proba horiek.
Gutxienez 19 urte beteak izan behar dira proba egiten den urtean berean.
Sarbide probek bi parte eduki ohi dituzte: bateratua (ezaguera instrumentalak), eta espezifikoa (sartu gura den arlo profesional zehatz bakoitzeko ezaguerak).
Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean autonomia erkidego batean baino gehiagotan sarrera-probetan izena eman.
Deialdi honen inguruko guztia ikastetxe bakoitzak argitaratuko du, berak zehaztuko dituen bitartekoak erabiliz, onarpen-prozesuari dagokiona izan ezik; onarpen-prozesuari buruzko informazioa www.hezkuntza.eus webgunean ere argitaratuko da.Azterketa-eskubideak ordaindu ondorengo onartutakoen behin betiko zerrendan zehazten den tokian egingo da proba.
Informazio gehiago Hezkuntza Saila.
Interesa daukaten pertsonei Goi mailako Teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen die.
Proba bat burutzen da heziketa zikloak osatzen dituzten modulu profesional bakoitzeko. Lantokietako Heziketa moduluak eta HLO tituluen Proiektua aurrez aurre burutzen dira, modu presentzialean.
Adina: 20 urte (edo 19 Teknikari titulua dutenek).
Akademikoak (ondorengoetako bat edukitzea):
Interesa daukaten pertsonek matrikula ordaindu beharko dute. Izena ematen dutenei aplikagarri izango zaie indarreko legedian modulu profesionalen baliozkotzeari buruz ezarritakoa eta lantokiko prestakuntzako modulutik salbuesteari buruz ezarritakoa. Baliozkotzeko eta/edo salbuesteko eskabideak egiteko, aldez aurretik matrikulatu beharko da kasu guztietan, eta eskabide hori matrikula formalizatzean egingo da eta honekin batera dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Informazio gehiago jasotzeko, sartu Hezkuntza Saila helbidean.