1. Hasiera

Gaitasuna Egiaztatzea

Euskal herrian lanean aritu izanagatik edo hezkuntza formalaz kanpoko ikasketak eginagatik eskuratu daitekeena

Lanbide-konpetentziak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduratzat ulertzen da lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako konpetentziak ebaluatu eta zuzentzera bideratutako jardunen multzoa

Gaitasuna Egiaztatzeko egituraren xedea pertsonen laneko esperientzia egiaztatzea da, aurretik badituzten gaitasunak ziurtatzearen bitartez.

Beharrezko baldintzak:

  • Dagoeneko 18 urte bete izana, edo egutegiko urtean betetzea,  Erdi Mailako Zikloen kasuan, eta 20 urte bete izana edo egutegiko urtean betetzea, Goi Mailakoen kasuan; horrez gain, bi baldintza hauetariko bat bete beharko dute hautagaiek:
    • zenbait urtean lanean aritu izana; gutxienez, 1.200 ordu lan egiten
    • 3 urtean lanean aritu izana; gutxienez, 2.000 ordu lan egiten.

25 urtetik gora izanik, lanean edo trebatzen egindako orduak ezin badituzu egiaztatu, daukazun esperientzia aparte aztertuko dugu; hortik ateratako txostenaren emaitza balekoa den arabera izango duzu izena emateko aukera.

Prozeduraren helburuak hauek dira:

  1. Langileen kualifikazio- eta egiaztapen-maila hobetzea, pertsonen, gizartearen, enpresen eta sektoreen kualifikazio-beharrizanei erantzuteko eta, horrela, etengabeko ikaskuntza sustatzeko.
  2. Aukera-berdintasuna bultzatzea, trebakuntzaren bidez eta kualifikazioak, oinarrizko edo zeharkako ikaskuntzak eta informalak aitortuz, dibertsitatea aintzat hartuta.
  3. Pertsonei beren ikaskuntza ez-formal eta informalak baliatzeko aukera ematea, laneratzea eta lan-merkatuan zirkulazio askea ahalbidetuz, haien aurrerabide profesionala suspertzeko.
  4. Pertsonak motibatzea bizialdi osoko ikaskuntzarako eta lanbide-kualifikazioa areagotzeko, egiaztapen partzial metagarria lortzeko aukerak eskainiz, profesionaltasun-ziurtagiria edo lanbide-heziketako titulua lortzera bideratutako prestakuntza osatu dezaten.

Araudia

EBAZPENA, Lanbide Heziketako sailburuordearena eta Enplegu eta Laneko sailburuordearena, 2013ko abenduaren 12koa, lan-eskarmentua eta/edo formalak ez diren prestakuntza-bideak direla medio lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura deitzekoa, zenbait gaitasun-ataletan. Ebazpena

Errege Dekretuan 1224/2009 uztailaren17ko, de reconocimiento de las competencias profesionales adquiridas por experiencia laboral  Boe-a-2009-13781 

Azaroaren 10eko 211/2015 Dekretuan (EHAA, 2015eko azaroaren 18a)

Banner-ikasenplegu-eus
Boton-lateral-itai-eusk-22-03-17
Image gallery
Linkedin-eusk
Logo-space4cocreate-fondosocialeuropeo
Osalane-destacado-home
Tkgune logoa

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]