Lanbide-heziketako ikasketetarako sarbidea izango dute Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41. artikuluan zehaztutako eskakizunak eta abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian xedatua betetzen dituzten pertsonek.
Erdi-mailako zikloetara sartzea ahalbidetzen duen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulurik edo bestelako titulurik edo ikasketarik ez duten eta ziklo horiek ikasi nahi dituzten pertsonentzako dira proba horiek.
Gutxienez 17 urte beteak izan behar dira proba egiten den urtean berean.
Goi-mailako zikloetara sartzea ahalbidetzen duen Batxilergoko titulurik edo goi-mailako zikloetara sartzea ahalbidetzen duen bestelako titulurik edo ikasketarik ez duten eta ziklo horietako bat ikasi nahi duten pertsonentzako dira proba horiek.
Gutxienez 19 urte beteak izan behar dira proba egiten den urtean berean.
Izena emateko epea ireki da erdi mailako zikloetako sarbide probetarako, erregimen bereziko irakaskuntzakoak Kirol Teknikarien titulazioetarako, ondorengo espezialitateetan:
Eskatzen den titulazio akademikoa ez dutenentzako, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Prestakuntza Zikloetara sartzeko probaren deialdia iragarriko du, urtean behin.
Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean autonomia erkidego batean baino gehiagotan sarrera-probetan izena eman
Proba hori egin ahal izateko, I. eranskinean jasota dauden ikastetxeren batean eman beharko dute izena, 2018ko urtarrilaren 8tik 19ra –biak barne– bitartean, Hezkuntza Sailak horretarako jarri duen aplikazio informatikoaren bitartez.
Deialdi honen inguruko guztia ikastetxe bakoitzak argitaratuko du, berak zehaztuko dituen bitartekoak erabiliz, onarpen-prozesuari dagokiona izan ezik; onarpen-prozesuari buruzko informazioa ww.hezkuntza.net ó www.euskadi.net/fp-lh webgunean ere argitaratuko da.
Azterketa-eskubideak ordaindu ondorengo onartutakoen behin betiko zerrendan zehazten den tokian egingo da proba.
Behin-behineko emaitzak: 2018ko martxoaren 16an
Behin betiko emaitzak: 2018ko apirilaren 20an, 12:00etan
Erdi maila: Hizkuntzalaritza
Goi maila: Zati komuna
apirilaren 25a, 16:00ak
Erdi maila: Zientifiko Teknologiko eta Soziala
Goi maila: Zati espezifikoa
apirilaren 26a, 16:00ak
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila. Halaber, behera karga ditzazun eskueran jarri dizkizugu: