Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  

Urratsbat

Enpresa bat sortzea ez da batere erraza; horren jakitun, Urratsbatek zentroak enpresa-haztegi bihurtu nahi ditu. Ikastetxe bakoitzean, enpresa ekimenen sustatzaileek Ekintzailearen Bulegoa daukate eskura. Gainera, bulegoa behar bezala hornituta dago eta doako zerbitzua ematen du.
Programan parte hartzen dutenek beste instalazio batzuk ere erabil ditzakete, kasuan kasuko enpresa proiektuak hala eskatzen badu; adibidez, ikastetxeko lantegiak, ikerketa-fasean dagoen produktuaren prototipoak sortzeko bide. Halaber, ikastetxe orotan dago enpresa proiektuen garrantzia zabaltzeaz eta proiektuok biziberritu eta sustatzeaz zehazki arduratzen den pertsona bat. Bestalde, kanpoko aholkularitza zerbitzuak baliatzen ditugu, ikastetxe guztietan, ikasleek eratutako enpresa bat sortzea ikasturtero xede estrategikoa izan dadin.

Urratsbat2

Nori zuzenduta dago?

Urratsbat honako hauei zuzentzen zaie:

  • Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei.
  • Ikastetxeko ikasle ohiei.
  • Urruneko prestakuntzako ikastaroak zein Prestakuntza ofizialaz kanpokoak Ikastetxe horren bitartez egin dituelako zentro horrekin zerikusia duen edozeini.

Zer zerbitzu eskaintzen du?

Urratsbat programak honako hauek eskaintzen ditu:

  • Ikastetxe bakoitzeko programaren arduradun bana, prozesua abian den artean, uneoro sustatzaileari laguntzeko prest egongo dena.
  • Ikastetxe bakoitzeko Ekintzailearen Bulego bana. Behar bezala hornituta egongo dira bulegook, enpresak sortzeko prozesuetan egin beharrekoak garatu ahal izateko.
  • Enpresa martxan jartzeko unean Ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera (baldin eta ikastetxean horretarako aukera badago, eta hala egiteak klaseak ohiko eran ematea eragozten ez badu).
  • Enpresen arloan aritua den Erakunde baten kanpoko aholkularitza zerbitzua, eta lankidetza ere, ikastetxearekin berarekin; bai enpresa sortzeko eta bideratzeko prozesuan, bai gero egin beharreko segimenduan. Gaur egun, abian ditugu Ajebask-ekin eta Gaztempresa-rekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak.
  • Halaber, programa honen barne diru-laguntzak ere badaude, enpresa berriak sortzera zuzenduko direnak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu UrratsBat-Ekingune

Banner-ikasenplegu-eus
Boton-lateral-itai-eusk-22-03-17
Image gallery
Linkedin-eusk
Logo-space4cocreate-fondosocialeuropeo
Osalane-destacado-home
Tkgune logoa

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
7-emilio-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]