1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Enpresari Saria

Enpresari Saria

DEMAK, Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentziak, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak   “Enpresari” sariak eman dituzte Bilbon, enpresa ideien eta proiektuen hamargarren lehiaketa dela-eta.
Sarituak  18 gazte bizkaitar izan dira.  Guztira, 10 proiektu aurkeztu dituzte horiek, hainbat ekonomia-jarduera  xede dituztenak:aisialdia, energia berriztagarriak, metala, automobilgintza, ostalaritza, zerbitzuak, abeltzaintza eta ikus-entzunezkoak.

Aurten 50 proiektu sartu dira lehiaketan, guztira, aurretik ere 246 ideia aurkeztu baziren ere. Bizkaiko LHko 24 ikastetxetako 126 ikaslek eta 36 irakaslek esku hartu dute horietan guztietan..

Enpresari sariak Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak eta DEMAk (Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentzia) antolatutako ekimena dira. Horren helburua zera da: gazte ekintzaileei lan-merkatuan sartzeko aukera ematea, beraien negozio edo enpresa sortzen lagunduz..

Gorka Estebezek, Aldundiko Azpiegituretarako eta Jakintzaren Kudeaketarako zuzendariak, eta DEMAko zuzendari Idoia Agirrek azaldu bezala, deialdi honetako proiektu batzuk laster enpresa bihurtuko dira.

Lehenengo saria “INAR” izeneko proiektuak jaso du. Proiektu hau San Jorge Lanbide Heziketako Zentroan egin da, eta argiztapen sistema eraginkorrak eta ekologikoak jartzeko eta horien gaineko aholkularitza emateko jarduera proposatzen du. Bada, proiektu hau dagoeneko enpresa bihurtzeko lehenengo urratsak ematen dabil.

Hona hemen sarituen zerrenda:

  • 1.- San Jorge: Agustín Revuelta Zazo eta Iván Rodríguez Hornero. (Argiztapen naturala, zuntz optikoa eta distira handiko hodiak erabilita)
  • 3.- Itsasmendikoi: Fernando Alcantara Ardila (Lorategi bertikalak, minimalistak eta japoniarrak)
  • 4.- Leioako Ostalaritza: Begoña Bilbao Valgañón (zenbait jakirekiko intolerantzia daukaten pertsonentzako platerak)
  • 7.- Itsasmendikoi: Sergio Fernández Olazabal (Kalitate handiko txerrien abeltzaintza ekoizpena Karrantzan)
  • 9.- Tartanga: Mikel Melcón Aristondo (Ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kudeaketa)
  • 10.- San Jorge: Txomin Sierra eta Iván de la Fuente Martín (Laguntzazko uretako plataformen diseinua eta Hondartza eta igerileku handietarako zaintza-sistema)

 

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]