Kirol ikaskuntzek balio akademiko eta profesionala ematen diete kirol heziketei titulazio ofizialen bidez, eta hauek gainera goi ikasketetarako sarbide aukera ere eskaintzen dute. Batetik, ikasketa guztietarako berdina den parte komuna daukate, eta bestetik, parte berezi bat ere bai, kirol espezialitateetako bakoitzari dagokiona.
Hezkuntza sistemaren barruan, Erregimen Bereziko Ikaskuntzen barruan sailkatzen dira.
Sarbide proba zehatzak egitea kirol espezialitate bakoitzean.
Erdi mailako espezialitateen kasuan: sarbide proba gainditzeaz gain, beharrezkoa da Oinarrizko Lanbide Heziketako edo DBHko titulu bat edukitzea.
Goi mailako espezialitateen kasuan: sarbide proba gainditzeaz gain, beharrezkoa da Batxilergoa amaitua izatea edo titulu bat izatea, unibertsitatekoa edo Lanbide Heziketako erdi edo goi mailako ziklo batekoa.
Sarbide probak, Kirol Teknikarien titulazio erregimen bereziko irakaskuntzen erdi mailako zikloetarako.