Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. ITAI, tresna berria, aukerako plaza libreak ezagutu ahal izateko LHko zikloetan

ITAI, tresna berria, aukerako plaza libreak ezagutu ahal izateko LHko zikloetan

Oso-osorik Zornotza LHIIko Web Aplikazioen Garapen zikloko ikasleek sortua, ITAI, Ikasleen Tratamendurako Aplikazio Informatikoaren bidez ezagutu litezke denbora errealean Euskadin irakasten diren Lanbide Heziketako zikloetan den aukerako plaza kopurua, hala zelan hauetan parte hartu ahal izateko eskaturiko mozketa nota.

Hilaren 23tik aurrera, Lanbide Heziketako zikloren bat egiten interesa eduki lezakeen edozein pertsonak zuzenean edukiko ditu eskuragarri Ikaslan Bizkaiaren webgunean EAEn eskaintzen diren plazak, mozketa notak, hizkuntza ereduak, zelan ikastegi bakoitzeko eskaera kopurua. Modu honetan, ziklo jakin batean lekua lortu nahi dutenek maiatzeko aurre-matrikula egin aurretik aztertu ahal izango dituzte beren plaza lortzeko aukera errealak delako zikloan eta delako ikastegian, horrela hobetu ahal izateko beren izen emate estrategia. Tresna elebidun eta moldagarri honek iragazkiak dauzka lurraldeka, ikastegika, mailaka (erdi edo goi maila), eta EAEn eskaintzen diren ziklo guztien zerrenda.

Foto-2-aw3-w

Sareko kontsulta gune hau ere Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastegi publikoen sare Ikaslan Bizkaiaren ekimen berri bat da ezagutarazteko Lanbide Heziketak eskaintzen dituen prestakuntza aukerak. "Zornotza LHIIko Web Aplikazioen Garapeneko goi zikloko bigarren mailako ikasle eta irakasleen inplikazioari esker lortu dugu tresna berri hau, EAE osoko LHko Formazio eskaintzaren informazio eguneratua eskaintzeaz gain, posibilitatea ere eskaintzen duena denbora errealean aztertzeko norberak dauzkan plaza lortzeko aukerak berak gura dituen ziklo haietan -betiere, jakina, gradu bakoitzak eskatzen dituen sarrera baldintzak betetzen diren kasuan-", esan digu Alba Estanyol, Ikaslan Bizkaia-ko koordinatzaileak.

Argazkia: Plataforma garatu duten Zornotzako Ikasleak.

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

IKASLAN BIZKAIA LH IKASTETXEAK

1-zornotza
2-barrutialde
3-construccion
4-nicolas-larburu
5-bidebieta
6-elorrieta
7-emilio-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]