Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Elkarrizketa
  4. Lankidetzako lana, oinarrizkoa azken lau urteotan

Lankidetzako lana, oinarrizkoa azken lau urteotan

Legegintzaldi korapilatsu bat amaitu da. 2012. urte amaieran hasi zen legegintzaldia, aurrekaririk gabeko krisi batean murgilduta, arazo ekonomiko larriak geneuzkala, Euskadin artean inoiz ikusi gabeko langabezia geneukala, eta etorkizunerako oso ikuspegi negatiboak geneuzkala garai hartan.

Lau urte luze izan dira, nahasiak eta oso biziak. Eta urte hauetan berriro egiaztatu ahal izan dugu kolektiboak, taldeak, eragiten duen indarra arazoak gainditzerako garaian. Gizarteak ia gaindiezina zirudiena gainditzeko egin du lan, ikaragarrizko indarraz kolpatzen gintuen krisi baten oldarraldiak jasanez eta hauei eutsiaz. Itxaropena galdu barik, inoiz begi bistatik galdu barik gainditu beharrezkoak genituen helburuak eta erronkak, elkartasunetik elkar bultzatuaz inor bidean gera ez zedin.

Eta hortxe egon da euskal lanbide heziketa. Urte hauetan guztietan egin dugun lana sekulakoa izan da. Eta behin berriro miresgarria izan da LHko ikastegietatik eskaini den konpromisoa, lana, bultzada, gogoa eta babesa, jendeak bere lanpostua mantendu ahal izan zezan edo lehena lortu zezan, eta gure enpresek behar moduan aurre egin ahal ziezaioten jasaten zetozen lehiakortasun berriaren presioari. Lanbide Heziketako Sailburuorde gisa, hitz bi bakarrik dauzkat zuei sentitzen dudana iritsarazteko. ESKERRIK ASKO. ESKERRIK ASKO abian jartzen joan garen neurri guztiei eman diezuen babesagatik. ESKERRIK ASKO proiektu berriak ezartzerakoan emandako bultzadagatik, konplexutasun handikoak ere bai hainbat. ESKERRIK ASKO hainbeste behar gaituen gizarte honi eskaini diozuen konpromisoagatik. ESKERRIK ASKO zuen elkartasunagatik okerren pasatzen egon diren haiekin, hauek beti aurkitu dutelako LHko ikastegietan euskarri sendo eta fidagarria. Eta ESKERRIK ASKO, BENETAN, LHko Sailburuordetzan sinistu eta fidatu izanagatik, eta zuen babesa emateagatik LHn azken urteetan eduki dugun proiektu handinahikoena martxan jartzerako orduan. Zuen beharra barik, zuen ekarpenak barik, zuen ilusio barik, zuen ezagutza eta esperientzia barik, ez zen ezelan ere posible izango.

Abiatu dugu datozen urteetako LHa izango duguna. LH modernoa, ezberdina eta eraginkorra. Pertsona eta enpresen beharrizanei erantzungo diena ingurune berri eta ziur korapilatsu batean. Kontzeptu berriak garatuko dituena, zelan izango diren, espezializazioen bidezko heziketaren sendotzea, heziketa duala, ETEekin batera ezarririko berrikuntza, ekintzailetzaren eta hobekuntzaren kultura berria, nazioartekotzea. Eta lanbide hezkuntzaren orientazio berria garatuko duena, ikasketa metodologia berriak, etekin handiko heziketa zikloak, eta kudeaketa aurreratua, inteligentzia lehiakorraren bidez, berrikuntza ohituren bidez, pentsaera eraikitzaile eta sortzaile baten bitartez, eta adimen emozionalaren eta exekutiboaren bitartez ere, besteak beste. Eta hau guzti hau modu orokortuan. Hasi gara etorkizuneko LHa lantzen. Asko dugu egiteko, asko hobetzeko eta asko eraldatzeko. Baina helburu argiak dauzkagu, badakigu zer behar dugun eta beharrean dihardugu euskal lanbide heziketa berriro ere gure ekonomiaren eta gure gizartearen balio garrantzitsuenetakoa izan dadin.

Etorkizuna beste modu batez ikusten dugu dagoeneko, ekonomia eta enplegua aktibatu dira berriro ere, sendo garatu diren enpresak dauzkagu eta LHko ikastegien lana ezinbestekoa da ziur korapilatsua izango dela ondo dakigun etorkizun hori oparoa izan dakigun guztioi ere. Hartu ezazue nire animo azkarrena zuen beharrerako ere, eta berriro diotsuet ESKERRIK ASKO.

Jorge-arevalo2

Legegintzaldiaren balantzea, Jorge Arévalo 

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]