Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Elkarrizketa
  4. Solidaritatea, kolaborazioa eta errebindikazioa, panda batean

Solidaritatea, kolaborazioa eta errebindikazioa, panda batean

CIFP Emilio Campuzano LHIIk prestaturiko auto batek hartuko du parte Panda Raid 2017ren edizioan.

Panda Raid-a 3.000 km baino gehiagoko automobil proba bat da, lur marokoarretatik igaroz, 7 etapatan burutu beharrekoa, eta ezaugarri bereizle duena soilik Fiat edo Seat Panda (edo Marbella) autoek hartu lezaketela bertan parte.  “Izaera solidario nabarmena daukan proba bat da, ba lasterketan parte hartzen duten guztiek laguntzen diote, modu batean edo bestean, Panda Raideko antolaketa lotu zaion helburu hari”, azaldu digu Oskar Arrieta, Atxuriko ikastetxeko irakasle eta proiektu honetako bultzatzaileetakoak. “Azken urteetan probak Marokoko Erratxidia-ko eskualdeko heziketaren hobekuntzan laguntzen jardun du, lasterketan parte hartzen zutenek egiten zuten eskola-material ekarpenari esker”.

Abentura hau, CIFP Emilio Campuzano LHIIko Ibilgailu automobiletako Elektromekanikako heziketa zikloko irakaskuntza taldeak hasi zuen 2015-2016 ikasturtea bukatu bezain laster, eta batez ere sortu zuten heziketa zikloko ikasleei lankidetzako behar esperientzia eta gaitasuna eskainiko zien erronka berezi bati ekiteko zeukaten borondateagatik, ikasgelan zabalduriko heziketa formaletik harago joango zen erronka. “Autoa bere onenean ipintzeko ahaleginean jarduteaz gain, ikasleek hartzen dute parte proiektua sustatzen ere, jendeari zabalduz ekimenaren berri, eta kolaborazioak bilatuz, hala partikularrenak, zein enpresa eta erakundeenak ere, proiektuaren finantzaketarako”, argitu digu Oskarrek. “Joan den hilabetean eduki genuen autoa erakusteko aukera BECen 'Garai klasikoko eta bildumako ibilgailuen azokan', eta oraintsuago ere erakutsi dugu Juan Santuen plazan bertan, ikastetxearen atarian, Europako LHren Astea zela aprobetxatuz". Eta izan ere, proiektuak biltzen dituen kolaborazio eta parte hartzeak kanpora zabaltzen dira ikastetxeko hormetatik kanpo ere. “Eduki dugu Ikaslan Bizkaiaren lankidetza ere, eta hau izan zen gakoa autoa erosteko orduan”.

Hiru hilabete geratzen dira raidaren hasierarako eta daborduko ez zaizkio falta autoaren prestaketari azken xehetasun mekanikoak baino, berez ezelan ere aldatu ezin litzaketenak serieko autoen berezko ezaugarri teknikoak. “Berez ez da lasterketa bat, ez da ezinbestekoa ezin arinago joatea. Lortu behar dena da etapa guztiak egitea, eta pasatzea antolakuntzak ezartzen dituen kontrol puntu guztietatik", zehaztu digu Oskarrek. “Behin IATeknikoa pasatuta, ez dugu Madrilera joan eta irteeratik abiatu baizik gainetiko parte hartzaile guztiekin batera”. Hortik aurrera jada, abentura zuzenean biziko duen bikotea bakarrik egongo da: Mitxel Isasi (zikloko irakaslea) eta Lhoussaine El Attaouy, “ikasle aparta jatorri marokoarrekoa”, diosku Oskarrek. “Bereziki erreibindikatu gura ditugu jatorri atzerritarreko ikasleak. Askotan, enpresekin harremanetan jartzeko orduan, ikasleek lantokietan osatu dezaten bere heziketa (LP moduluan), edo hautagaitzak aurkezterakoan, iristen zaizkigun lanpostu eskaintzetarako, edo Erasmus+ proiektuetarako, maiz errezeloak aurkitu ohi ditugu ikasleak jatorri atzerritarrekoak baldin badira. Eta aizu!, ikasle onak, onak dira, eta utzi alde batera beren jatorria edo beren sexua. Eta aprobetxatu gura dugu aukera hau errealitate hori ere ikusgarri bihurtzeko eta normaltasun handiagoa ematen laguntzeko jatorri atzerritarreko herritarren presentziari”, azaldu digu Mitxelek.

Panda Raid 2017ak martxoaren 4an hartuko du irteera Madrilen eta martxoaren 10a arte ospatuko da, Marrakexeko helmugara iristen den bitartean.

  Img-20161116-wa0005w 2016-10-14-12.58.09w
  20161130 132822w  2016-10-12-12.10.53w 

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]