Lan Bitartekaritza Zerbitzuaren xedea da Lanbide Heziketako ikasleen lan-merkaturatzea erraztea, horretarako prestakuntza-ibilbideei buruzko orientazioa eskainiz eta IkasEnplegu, LHko lan-poltsa, beren eskura jarriz eta kudeatuz.
Zerbitzuak sareko plataforma bat du oinarrian, gailu mugikorretarako optimizatuta dagoena. Bertan, tituludunek eta LHko ikasleek beren sareko curriculuma eratu dezakete beren datu pertsonalak, esperientzia profesionala, prestakuntza akademikoa, hizkuntzak eta bestelako prestakuntza osagarriak jasotzen dituzte formulario sinpleen bitartez. Hala, IkasEnpleguko erabiltzaileek uneoro kudeatu eta eguneratu dezakete beren profila.
Lan-poltsa espezializatu horri esker, Lan Bitartekaritza Zerbitzuak optimizatu egiten ditu hautaketa-prozesuak, eta enpresei beren beharrizanekin bat datozen profil eguneratuak eskaintzen dizkie.
Ikasleen, titulatuen eta enpresen eskura dago, eta zerbitzu honek lan-munduratzea erraztera bideratutako programa ezberdinei buruzko edozein galderari erantzun diezaioke: