Elkarguneak dinamizatzen dira Ikaslan Bizkaia sareko irakasleak eta bestelako profesionalak elkartu daitezen. Gune hauek esperientziak, baliabideak, jokabide zuzenak eta beste edozein ekimen partekatzeko balio dute, beti ere, ezagutza partekatua sortzeko eta beren garapen profesionala indartu eta sustatuko duten dinamikak eratzeko balio duten bitartean.
Gaur egun LHO Komunitatearekin egiten da lan, Lanerako Heziketa eta Orientazioko irakasleekin.