Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Prestakuntza eskaintza
  3. Zergatik hautatu lanbide heziketa?

Zergatik hautatu lanbide heziketa?

Lanbide Heziketa ikastetxe publikoek eskaintzen diete ere bere ikasleei Lantokiko Prestakuntza Modulua Europan (LPM) Erasmus + beken bitartez.

Gainera, bere Lanbide Heziketako goi graduko zikloak amaitu dituztenek, aukera edukiko dute Global Training - Gazteak Atzerrian programetan ere sartzeko, eta modu horretan beren enpresa praktikak munduko edozein partetako erakundeetan egin ahal izateko 6 hilabeteko denbora tarte batez.

Erronketan oinarritutako metodologia, ikasleek ziklo bakoitzari loturiko gaitasun teknikoak eskuratu ditzaten, irakaskuntza taldeak proposatuko dizkien erronkak eta proiektuak gaindituz. Modu honetan, proiektu bakoitzaren garapenean aurrera, ikasleek, berez dagozkien ezaguera teknikoez gain, aldi berean lortzen dituzte zeharkako beste hainbat gaitasun ere berez garapen profesional eta sozialari lotuak doazenak (talde lana, konpromisoa, erantzukizuna, aldaketetara egokitzeko gaitasuna, erabakiak hartzeko gaitasuna, komunikazioa, ekimena, etab).

Lanbide Heziketa ezin estuago dago lotua lurraldeko ekoizpen sareari. Profesional kualifikatuak prestatzea da gure ikastegien izatearen arrazoia bera, ezaguera eguneratuak eta gaitasun egokituak edukiko dituztenak beren garapen profesionalerako. Horretarako, kontaktu estuan gaude beti inguratzen gaituzten enpresekin, denon artean lankidetza eta berrikuntza sinergiak sortzeko eta erakundeen beraien zein gure ikasleen lehiakortasuna hobetzea lortzeko.

Beste alde batetik, heziketa ereduek berek, zelan Ikas-Ekinezko Erregimeneko LH Dualak, zikloetako heziketa zikloek (LPM), eta gure ikastetxeetako metodologiek berek eskaintzen digute aukera gure ikasleak enpresetara samur transferitu ahal izateko, eta honek enplegagarritasun aukerak hobetzen dizkie ikasleei zalantza barik.

Lanbide Heziketa ikastetxeek bere ikasleen ekimen ekintzailea bultzatzen dute erraztuz haiek beharrezko dituzten konpetentziak eskuratu ditzaten, dela negozio proiektu bat abiarazteko eta garatzeko (Ikasenpresa programa), edota ikastetxeetan ikasten diharduten ikasleen, edo jardun duten ikasle ohien, enpresa ideia berrien garapenean lagunduz eta parte hartuz (Urratsbat).

Espezializazio Programek enplegagarritasuna hobetzea ahalbidetzen dute, Lanbide Heziketako ikasleendako, tituludun pertsonendako eta profesional gaituendako. Hala, sakontzea lortzen da bakoitzaren ezagutzan eta ekoizpen sektore batzuek behar dituzten gaitasun profesionaletan.

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
7-emilio-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]