Enpresa txiki eta ertainetako zibersegurtasuna
Industria aeroespazialerako soldadura
Industria aeroespazialerako pieza aeronautikoen fabrikazio
Sukaldaritza adimenduna, sukaldaritza jasangarria
Retail sektoreko produktu freskoak
Goi sukaldaritzako esperientzia gastronomikoak sortzea eta garatzea
Lanbide Heziketak badauzka Espezializazio Programak, asetzera bideratuak enpresen eta, oro har, euskal ekoizpen sareko sektoreen kualifikazio beharrizan bereziak. Programa hauek aukera ematen dute ezaguera arlo espezifikoetan sakontzeko Lanbide Heziketako titulazioen bitartez.
Programa hauek urtebeteko epean burutzen dira eta enpresak aktiboki hartzen du parte bertan Ikas-ekinezko Erregimeneko Lanbide Heziketa Dualaren bidez. Heziketa osagarri gisa ere txertatu daitezke Ikas-ekinezko Erregimeneko Lanbide Heziketa Dualeko heziketa planetan, Lanbide Heziketa ziklo bat ikasten dihardutenentzat, 3 urteko iraupena izango dutelarik.
Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioak ziurtatuta, programa hauek ez dute ahalbidetzen lortzea titulu edo ziurtagiri akademikorik, ziurtagiri profesionalik ezta ziurtagiri partzial metagarririk, gaitasun horiek ez badaude barne hartuta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean.