Programa hauek heziketa espezializatua eskaintzen dute eta egokituak daude ekoizpen sistemaren beharretara, lanean dabiltzan pertsonentzat (Hobetuz-ek edo Tripartita Fundazioak sustatu eta kudeatuta) edo langabezian daudenentzat (Lanbide). Helburua da lan mundura sarbidea erraztea eta/edo aktibo dauden pertsonen gaitasun profesionalak hobetzea.
Heziketa hau Lanbide Heziketako Modulu Katalogoari lotua dago nagusiki, eta Profesionaltasun Ziurtagiriak eskuratzea ahalbidetzen du. Ziurtagiri hauek jarduera profesional zehatz bat burutzeko prestakuntza nahikoa egiaztatzen dute. Profesionaltasun Ziurtagiri bakoitzak Gaitasun Profesional zehatz bat jorratzen du, LKKNean jasota daudenak (Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala).
.