1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Bizitzak aktibatzen. Ethazi erronka

Bizitzak aktibatzen. Ethazi erronka

Egilea: José Javier Miguel de la Huerta, Komunitateari Zerbitzuen irakasle teknikoa, eta Angel Almaraz Moro, Esku-hartze Komunitarioko irakaslea. Gizarte Integrazioko Saila Bilboko Txurdinaga LHII-n.

CIFP Txurdinaga LHIIGizarte eta kulturako familian eta komunitateko zerbitzuen familian daukagun desafioa da ikasleei erronkak eraiki eta proposatzea, aukera izan gabe irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan bitartekari gisa balio diguten objektu eta zerbitzuak erabiltzeko. Hau da, ezin dugu prototipo bat egin, saiakera bat egin ikasgelan errealitatearen “zatitxo” bati buruz. Gizarte Integrazioko teknikarien lana askotan menpekotasun edo bazterketa arriskuan dauden pertsonekin garatzen da. Honek jokoz kanpo uzten du pertsonekin saiakera-akats bidezko esperimentazio edo aurkikuntza oro. Hala ere, zailtasun hauei eta beste batzuei aurre eginez, diseinatu eta proposatu ahal izan ditugu egoera batzuk, ikasleak protagonista bihurtzen dituztenak eta eskatzen dietenak beren ikaskuntza prozesuetako protagonista izan daitezen erronka ezberdinen bidez.

Toki askotan jan dezakegu, baina osagai berberek ez daukate zapore berdina, sukaldean dabilen pertsonaren arabera. Antzeko zerbait gertatzen da ikasketa eragiteko ardurari aurre egiten diozunean. Osagaiak berberak dira sukaldari guztiendako. Curriculumak ezartzen ditu. Baina, berdin jaten al da ikasgela guztietan? Gu ziur gaude ezetz. Ez du esan nahi ikasketaren helburuak lortzen ez direnik, baina argi eta garbi, ikasleak helburuak garatzera eramaten dituzten prozesuek markatzen egiten dituzte, eta asko gainera, izango dituzten aukerak laneko txertaketa posible baten aurrean.

Ethazik, edo metodologia aktiboek, erraztu egiten dute “ikasketa sakona”, baina ez da ahaztu behar baldintzatua dagoela hainbat faktoregatik, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eragiten dutenak. Artikulu honetan Txurdinaga LHIIko esperientzia aurkeztu nahi dugu.  

“Bizitzak aktibatzen” erronka duela hiru ikasturte sortu zen, irakasle talde baten kezkei erantzun gisa. Irakasle hauek pentsatzen zuten ea zer beste era zeuden ikasgelan ekiteko, posibleak eta desiragarriak izango zirenak. Denborak arrazoia eman digu eta, hasieran modulu ezberdinetako osagaiak “batzen” ziren Unitate Didaktiko bateratu baten moduan hasi zena, igaro da izatera Gizarte Integrazioko Goi Mailako lehen urteko lau moduluetako ikaskuntzak nahasten diren prozesu bat. Nahasketa hau ikasturte hasieran eratzen da, gaitasunak aukeratzen, orekatzen eta konektatzen goazen programazio batean, eta ikasleei aurkezten zaie osotasun banaezin baten gisara, zeinaren garapenean hiru irakaslek parte hartzen dugun aldi berean, ordutegi osoan zehar gutxienez bi irakasleren presentzia bermatuz.

Saiakera hau erronka bat da bai arazoari aurre egin behar dioten ikasleendako. Benetako eskaera bat zegoen Portugaleteko S. Roque plazan Eguberri bezperan egingo den ekintza baten garapenean laguntza eskatzen zuen elkarte baten partetik, eta erronka izan da baita irakasleendako ere. Planifikazioa kontu handiz zaindu bada ere, proposamenaren parte dira ziurgabetasuna eta arrisku maila bat. Hemen ez dago ikasgai-zerrendaren arabera idatzitako gidoi bat. Kontua ez da unitate didaktiko bat aurkeztea, ariketa multzo bat burutu eta azterketa bat osatzea.

Ikasleek bizitza errealari egin behar diote aurre, ikasturtean hiru hilabete eskas daramatzagunean eta oraindik aurkitzen eta planteatzen ari direnean ea zer den esku-hartze komunitarioaren kontu hau. Ekimen honek eta Ethazi metodologiak ahalbidetzen dute ikasleek bizi dezatela transferentzia hori ikasgelan irakasten denetik ikasgelatik kanpo benetako beharrak dauzkaten pertsonekin lan egitera, eta horrela barneratu egiten dute ikasgela barruan eman ezingo zen ikaskuntza bat, eta bertatik bertara ezagutzen dute beren etorkizuneko ogibidearen giza eta gizarte errealitatea.

Lehen arraila abendu hasieran zabaltzen dugu. Talde txikietan bisitatzen ditugu zerbitzuak, Portugaleteko Udalak adineko pertsonei arreta emateko planifikatutako ibilbidea osatzen dutenak. Han jabetzen gara zer diren zahartze aktiboko politikak, zer gertatzen zaien pertsonei urteak gehitzen doazen heinean, nola bizi diren eta zer pentsatzen duten euren bizitzari buruz. Errealitatera irteten gara, informazio bila eta proiektua aberasteko asmoarekin. Eta lehen kontaktu horretatik, errealitatean murgilduaz, sortzen dira galderak, kezkak, kexak, eguneroko ezinegonak, aurreiritziak, estereotipatutako ideiak, baina baita bizi esperientziak ere, bizi proiektuak, bizitza osoan zehar egindako ikaskuntzak.

Erronkaren lehen pausoa, oraindik ez dena hala ez baita galdera luzatu, informazio guzti hau sistematizatzea da, bilaketa bideratuen bidez zabaltzea, testuinguru historiko, politiko, juridiko eta soziologiko batean kokatzea.

Prest gaude. Ikasgelara dator Aspaldiko Fundazioko, esku-hartze psikosozialeko zerbitzuen arduraduna. Erakunde honek kudeatzen ditu Portugaleten adineko pertsonen arretaren udal sare publikoko zerbitzu ezberdinak. Arazo bat aurkezten digu: “bizitzari urteak gehitzea”. Kokatu egiten gaitu adineko pertsonei ikusgarritasuna emateko beharrean, geroz eta zahartuagoa dagoen gizarte batean eta, era berean, gaztetasunean garrantzi gehiago ipintzen duena, truke txanpon gisa. “Zaharrak izatera heldu nahi dugu beti gazte izaten” esaten digu. Baina errealitate honek interpelatu egiten gaitu. Zaintzen etikari buruz hitz egiten digu, belaunaldi arteko harremanen balioaz, preso dauden pertsonen eta adineko pertsonen artean bateratutako proiektuez, esaten digu zer bizitza dagoen kanpotik ikusita jesarri eta heriotzari itxarotea soilik gelditzen zaiola ematen duen lekuan.

Planteamenduak ikasleak erakarri egiten ditu, galderak sortzen dira eta baita arazoa definitzeko beharra ere: Nola egin dezakegu zerbait ikasgelatik? Egin dezakegu zerbait laguntzeko eta era berean ikasten jarraitzeko? Zer gertatuko litzateke proposatuko baligute, Aspaldiko Fundazioko eta EDEX Fundazioko profesionalekin batera, jarduera proposamen bat antolatzea, aberastuko duena urtero abenduaren 22an antolatzen duten “Gabonetako merkatua”? Egin al da hau beste urteren batean?, nola?

Esku-hartzearen aukera errealaren aurrean, biderkatu egiten dira ikasleen ikarak, beldurrak eta erresistentziak. Jabetzen joaten dira proposamena serioa dela, ez dela joko bat. Baina antsietateekin batera sortzen dira baita ere ikasteko gogoak, aukera probetxua ateratzeko gogoak, tentsionatu eta ea kapazak garen ikustekoak. Errealitatean lur hartzeak galdera ugariri erantzuna eman beharra dakar: “Baina, eta denbora? Ez daukagu denborarik. Eta, nola? Zergatik? Zertarako? Zerrekin? Zeinekin? Noiz? Zenbat?...” Hasieran pila bat irteten dira, ordenik gabe, eta arazoak irakasleek konpontzeko beharra sentitzen dute. Baina hau da, hain zuzen ere, haien ARDURA.

Bruno Munarik 1983an planteatzen zituen galdera berberak dira: “Nola jaiotzen dira objektuak? Proiektu metodologia baterako apunteak”. Honen alderdi iraultzaile da instituziotik aurkeztu eta babestu egiten dela gizarteko behar bati erantzun gisa, eta zehatzago enpresen behar bati erantzun gisa, gure ikasleek euren heziketa prozesua amaitzean bertan txertatzeko itxaropena duten enpresen beharra.

Irakasleok aurre egin beharreko bigarren erronkak zerikusia dauka gure ikasleen ikasteko moduari ematen diogun erantzunarekin, nola birdefinitzen dugun gure rola, Ethazi metodologiak jorratzeak eskatzen duen ardurarekin, nola konpontzen ditugun antolakuntza arazoak, ordutegien malgutasunarenak, benetan autogestionatuak izango diren irakasle taldeen osatzearenak.

Lau urteko ibilbidean erantzunak ematen joan gara auzi hauetako batzuei, tupust egin dugu ikasleen erresistentzien aurka. Erresistentzia hau pasibotasunetik eraikia izan da errepikatu eta ahazten ikasteko, metodologia parte hartzaileek proposatzen dutenaren aurkakoa guztiz; aurre egin behar izan diegu sistema honen hornidura eta espazioen antolakuntzako gabeziei, oraindik heldutasuna lortu behar duen sistema batean. Agian berezko ezaugarriak dira Ethazi proiektua eusten duen izaera “disruptiboko” paradigman.

Ikasgelara itzultzen gara... Ikasleak emaitzara doaz buru belarri, jardueran pentsatuaz, gure erronken gurpilean marraztuta dauzkagun lehen pauso horietatik igaro gabe. Lehen itzulia da soilik espiral dialektiko honetan, zeinetan elkarlotzen joango garen erronkak, ebidentziak, oharrak, hausnarketak, tertulia dialogikoak, irakurketak, bilaketak, sintesi eta saiakera probak, ezagutzen balioztatzeak, proiektuen aberastea, itxiera eta irekierak, errubrikak, ludopedagogiak, heziketa taldeak, “txapak” eta muralak, bideoak, prezyak, porfolio digitalak, exceleko aurrekontuak, word-eko lanen maketazioa, gantt-en diagramak project-en, infografiak, narratiba digitalak, design thinking, visual thinking, ikaskuntza sakonak

Lehenik, egin ondoren egindakoa birpentsatzeko eta gauzak aldatzeko, ondorenean ikusita zer zen egin behar genuena. Arrain arantza ideiak antolatzen, kausalitate erlazioak bilatzen, gizarte integrazioko langileek aurre egiten dieten egoeren konplexutasuna ulertzen. Beren ahuldade propioak ezagutzen, loturak sortzean arrakasta bermatuko dieten ikaskuntzak sendotzen, teknologia nagusia komunitate ekintzaren zerbitzura. Beren laneko eszenatokia.

Erronka honek izugarrizko inbertsioa eskatzen du, energia aldetik, denbora aldetik eta lan aldetik ikasgela barruan zein kanpoan. Pozik gaude “ahal izan dugulako”, profesionalek gure lana aitortu dutelako, geure burua etorkizunean proiektatua ikusi dugulako gaitasun profesionalekin, geure burua ikusi dugun era berean ikasteko falta zaigun guztian.

Bruno Munari berrartuta azkenik, “Nola jaiotzen dira objektuak?” galdera hartzen du “era sistematikoan aztertzeko diseinatzaileak egiten duen ibilbidea arazo funtzional bati aurre egiten dion momentutik konponbide materialaren proiekzio eta egituratzera arte. Bere pedagogo ibilbidetik, Bruno Munarik eztabaidatu eta argitu egiten du pauso bakoitza, bata besteari lotuta, bidea argi ikusten dugun arte, diseinuaren esentziaren ulermenera eramango gaituen bide argia. Egileak “methodos”-aren ikasketa proposatzen du, hitzaren zentzu grekoan, helmugara daraman bidea, eta ez du aukera galtzen adierazteko benetako ibilbidea -behin eta berriz ibili behar dena diseinu baten egituraketa bakoitzean- ibiltaria bera zeharkatzen duena dela, eta eraldatu egiten duena honek bere helburua lortu baino lehen. Diseinatzailea soilik izango da diseinatzaile, ibilbidearen eta ibiltzearen eskakizunak ezagutzen baditu. Soilik honela garatu dezake objektuak egituratzearen jarduerak bere izateko arrazoia: gizakiari erabilgarri izatea.”

Ibilbidea “egiten ikastearen” prozesua da, erronka segida bat espiralean elkarri lotuz  diseinatzen duguna, ikasleak eraldatuz modu sakonean zeharkatu ditugunean amaierako notatik harago. Hau soilik da posible diseinatzaileak, hau da, irakasleak, aldi berean bere ekinbidea eraldatzen badu rol berri bat hartuta, ikasturtearen plangintza aldatuz, ikasleekin eta errealitatearekin daukan harremana aldatuz, ikasgelan metodologia disruptiboen erabilera txertatuz, denborak eta espazioak malguago eginez, talde autonomoetan osatuta, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren trazabilitatea bermatuz diseinu guztia erabilgarria izan dadin, ikasleen gaitasun teknikoak eta zeharkako gaitasunak erabat garatuta. Ethazik ikasleei eta irakasleei luzatzen die erronka aldi berean, biak ala biak harrapatzen ditu eta dinamika bat sortzen du, zeinaren emaitzak horrenbeste motibatzen dituen, oso zaila egiten dela onartzea posible dela ikasteko beste modu bat.


 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]