Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. CreO- Produkzio-ehuna berritzeko sorkuntza

CreO- Produkzio-ehuna berritzeko sorkuntza

CreO Ikaslan Bizkaiak industria sortzaileen sektoreko LHren eta industria- eta teknologia-sektoreko enpresen berrikuntza irekia indartzeko sustatutako nazioarteko proiektu berria da.

Joan den urriaren 24an eman zitzaion hasiera CreO proiektuari Ikaslan Bizkaiaren instalazioetan. Esan bezala, produkzio-ehunean aplikatutako berrikuntza sustatzeko elkartearen egitasmo berria da. Oraingo honetan, Kultura eta Sormen Industrien (KSI) arloan jarri da arreta berrikuntzaren pizgarri gisa.

Proiektu horren oinarrian berrikuntza hobekuntza sozialerako faktore oso garrantzitsu bat delako sineste sendoa dago. Horri esker, enpresek baliozko proposamen bereiziak eskaini ditzakete beren lehiakideekin alderatuta. Abantaila horrek eragin zuzena du enpresaren lehiakortasunean, eta, beraz, baita beren inguruaren garapen ekonomiko eta sozialean ere.

KSIen arloa da potentzial berritzaile handienetako bat duen arloa. Moda, diseinua edo ikusizko arteak, besteak beste, hirugarrenen berrikuntza ahalbidetzen duten ideia disruptibo eta zerbitzuen iturri dira. Gainera, beren behar teknologikoek beste produktu eta zerbitzu batzuk garatzera derrigortzen dituzte beste enpresa eta sektore batzuk, edo, beste era batera esanda, berrikuntzak egitera.

Ikaslanek ondo ezagutzen du KSIen potentzial berritzailea, eta, horrenbestez, industria sortzaileekin erlazionatutako LHko zikloek industria- eta teknologia-sektoreko enpresekin duten interakzioa handitzea da bere asmoa. Bi helburu ditu horrek: alde batetik, sektore horien berrikuntzari mesede egitea berrikuntzarako ezinbestekoa den ideien eta pentsamendu disruptiboaren munduan espezializatutako ezagutza eta ikasleak eskainiz. Bestetik, inguru sortzaile batean prestatutako ikasleen ekintza-eremua handitzea. Horretarako, goraka aritzeaz gain enplegagarritasun handia duten sektoreetan lana aurkitzeko irteera profesional berriak eskaintzen dizkie.

Xede horrekin, bi jarduketa-lerro aurreikusi ditu CreO proiektuak:
  • Eremu sortzaileetako LHko irakasleen konpetentziak garatzea, modu horretan industria- eta teknologia-eremuarekin erlazionatutako ikasleei gaitasun eta trebeziak erakusteko.
  • Industria- eta teknologia-enpresetako giza baliabideen arduradunen eta mentoreen gaitasunak garatzea, modu horretan eremu sortzaileko ikasleen laneko ikaskuntza sustatu eta gidatu dezaten.

CreO Erasmus+ proiektuaren baitan dago, eta nazioarteko lankidetza irekian oinarritutako metodologia lantzen du. Ikaslan Bizkaia da proiektuaren bultzatzailea, baina berrikuntzan, prestakuntzan, enpresan eta lankidetza-lanean espezializatutako Europako beste erakunde batzuek ere hartzen dute parte proiektuan:

  • Euskadiko Prestakuntza Funtsa, profesionalen eta enpresen errendimendua hobetzeko xedea duen erakundea, kualifikaziotik hasi eta pertsonen garapenera artekoa.
  • Auxilium (Austria), eskualdeen Europa batean hezkuntza eta kultura sustatu nahi dituen irabazi asmorik gabeko erakundea.
  • Esloveniako Merkataritza eta Industria Ganbera, 10.000 erakundetik gora kidetuta dituen enpresa-erakundea.
  • ISQ Instituo de Soldadura e Qualidade. Portugal. Ikerketa, garapen eta egiaztatutako laborategietan egiten diren jardueretan oinarrituta, ikuskaritza, prestakuntza eta kontsulta teknikoko eremuetan zerbitzuak eskaintzen dituen erakunde pribatu eta independentea.
  • Solski Center Celje. Esloveniako Lanbide Heziketako ikastetxea. Ezagutza garaikidearen, teknologiaren eta berrikuntzaren zentroa.

CreO-Creative solutions for production sector innovation

CreO is the new international project established by Ikaslan Bizkaia to stimulate open innovation between Vocational Education and Training (VET) bodies in the creative industries and industrial and technology sector businesses.

This past 24th of October, the CreO project was lunched at Ikaslan Bizkaia’s headquarters. This new initiative is designed to promote innovation specific to the production sector, focusing this time on the Cultural and Creative Industries (CCIs) as drivers for said innovation.

The CreO Project stems from the conviction that innovation is a crucial factor in social improvement, as it allows businesses to offer quality, distinctive proposals which stand out from those of their competitors. This helps to boost their competitiveness and, consequently, the economic and social development of the surrounding area.

The CCIs present one of the most promising opportunities for innovation. Industries such as fashion and design or the visual arts can generate disruptive ideas, and provide great scope for third-party innovation. Moreover, the technological needs of the CCIs force other companies and sectors to develop new products and services: that is, to innovate.

Ikaslan Bizkaia, being aware of the innovation potential within the CCIs, aims to increase the amount of interaction between those undertaking vocational training in the creative industries and businesses in the technology and industrial sectors. The goal is twofold: firstly, to foster innovation in these sectors by sharing expertise and providing companies with students that are specialised in the world of ideas and disruptive thought, essential elements for innovation. Secondly, the project aims to broaden the horizons of students on creative industry courses,introducing them to new career paths that will improve their prospects of finding work in emerging sectors with high employment levels.

In order to achieve these objectives, CreO has put in place two plans of action:
  • To develop the skills of teaching staff on creative industry VET courses so that they can train their students to acquire skills and know-how related to industry and technology.
  • To develop the skills of human resource managers and mentors within industrial and technological partner businesses so as they can boost and guide the student’s work-based learning.

The CreO programme, which falls under the Erasmus+ project framework, has a methodology based on open international partnership. Besides Ikaslan Bizkaia, which is the driving force behind the project, European organisations specialised in innovation, training, business and collaborative work are also involved:

 

 

Logo-creo

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]