1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Ikasenplegu, Lanbide Heziketan espezializatutako lan-poltsa

Ikasenplegu, Lanbide Heziketan espezializatutako lan-poltsa

Martxan jarri da Lanbide Heziketako profiletan espezializatutako sareko lehen lan-poltsa.

IkasEnplegu Lanbide Heziketako titulatuei enplegua bilatzen laguntzeko diseinatutako doako plataforma da. Horretarako, oinarrizko profileko profesionalentzako, teknikarientzako eta goi-mailako teknikarientzako lan-eskaintzak dituzten Bizkaiko eta EAEko enpresak aurkitzeko sareko espazio bat eskaintzen die lan-poltsaren erabiltzaileei.

Ikaslan Bizkaiak, Bizkaiko ikastetxeen publikoen sareak, sortua eta kudeatua, plataformak azpimarratu egiten du Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresa-arloaren arteko lotura. Bi eremu horiek mota ezberdinetako proiektuak egiten dituzte: ikasleen gaikuntza, enpresa-berrikuntza, ekintzailetza eta nazioartekotzea, besteak beste. Interakzio horri esker, enpresek LH ikastetxeetara jotzen dute normalean profesionalak kontratatu behar dituztenean.

Ikaslan Bizkaiak errealitate hori indartu nahi izan du plataforma teknologiko bat garatuz. Bertan, Lanbide Heziketako zikloren bat egin dutenek beren profiletara egokitzen diren lan-eskaintzak aurki ditzakete, beren ikastetxea edo enpresaren kokapena edozein dela ere. IkasEnplegun erregistratuz, auto-hautagaitzak egin ditzakete aktibo dauden enplegu-eskaintzetarako. Horrez gain, beren curriculuma kudeatu dezakete, horrela momentu bakoitzeko beren errealitate profesional, akademiko eta pertsonalera egokituz. Gainera, Ikasenpleguk lana aktiboki bilatzeko eta ibilbide profesionala hobetzeko orientazioa ematen duten adituen doako zerbitzua eskaintzen du.

Laburbilduz, Ikasenplegu LHko ikasleei baliabideak eta ikusgaitasun profesionala ematearen aldeko apustua da, ez bakarrik lana aurkitzeko, baita beren ibilbide profesionalaren garapena era autonomo eta proaktiboan kudeatzeko ere.

Hilabete batez martxan egon eta gero, 400 profesional baino gehiago erregistratu dira plataforman, eta 50 lanpostu-eskaintza ari dira kudeatzen.

IkasEnplegu erabili nahi dutenek https://enplegu.ikaslanbizkaia.eus/ofertasempleo webgunean sartu eta beren Facebook, Linkedin edo Google sare sozialetako kontuen  bitartez erregistratu beharko dute. Bertan, beren profil profesionalak definitzera zuzendutako formularioak bete beharko dituzte. Datu pertsonal horiek ematez gain, honako datu hauek ere eman beharko dira: araututako prestakuntza akademikoa, lan-esperientzia, hizkuntza-maila, prestakuntza osagarria, zaletasunak eta interesgarriak izan daitezkeen beste datu batzuk. Era berean, egokia deritzoten dokumentazioa atxikitzeko aukera ere egongo da, besteak beste, tituluak, gomendio-gutunak edo ziurtagiriak.

1

1

3

Ikasenplegu Prestik 2018 enplegu-azokan enplegu-azokan aurkeztuko zaio publiko handiari. Zerbitzuan interesa dutenek Ikaslan Bizkaiak Euskalduna Jauregian abenduaren 12 eta 13an izango duen standean argitu ahal izango dute edozein zalantza.

 

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]