Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. kaslan Bizkaia eta Adecco fundazioa desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarako lanean

kaslan Bizkaia eta Adecco fundazioa desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarako lanean

Ikaslan Bizkaiak eta Adecco fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute prestakuntzaren bitartez desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko.

16/7/2019

Firma adecco Ikaslan Bizkaiako presidente José Manuel González eta Adecco fundazioko Euskadiko eskualde-zuzendariak hitzarmen bat sinatu dute desgaitasuna duten pertsonak normaltasunez integra daitezen lan-merkatuan. Normalkuntza horretarako, ezinbestekoa da pertsona horiek prestakuntza eta gaikuntza izatea.

Horretarako, erakunde biek hartu dute desgaitasunen bat duten LHko ikasleei orientazioa ematera eta irakasleei eta gainerako ikasleei normalkuntza hori eragozten duten oztopoak eraisteko beharraz sentsibilizatzera bideratutako ekintzak egiteko konpromisoa.

Zehazki, Adecco fundazioak Ikaslan Bizkaiaren ikastetxeetako desgaitasuna duten ikasleei aholkulari talde bat eskainiko die, lan-munduratzea ahalbidetuko dien prestakuntza-ibilbidea diseinatzen lagunduko diena.

Bestalde, Ikaslan Bizkaiak eta Adecco fundazioak batera kudeatuko dituzte Ikaslan Bizkaiaren sareko ikastetxe eta ikasleen ekintzak. Gainera, Adecco fundazioaren lan-eskaintzak jakinarazteko, desgaitasuna duten ikasleentzako bekak kudeatzeko eta bere ikastetxe-sarea desgaitasuna duten ikasleei eragiten dien edozein gai lantzeko Adecco fundazioaren laguntza eskatzera animatu eta sentsibilizatzeko konpromisoa ere hartu du Ikaslan Bizkaiak, besteak beste.

Ikaslan Bizkaiaren ekintzak gidatzen dituen Erantzukizun Sozial Korporatiboaren (ESK) politikaren esparruan dago kokatuta hitzarmen hau, eta Ikaslan Bizkaiak bere inguruko gizarte eta ekonomia hobetzeko xedeari ekarpenak egiteko egin duen azken apustua izan da.

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]