Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Hemeroteka
  3. Berriak
  4. Denok gara ezberdinak, denok gara gai

Denok gara ezberdinak, denok gara gai

Hiru hitzarmen berriri esker, are gehiago sendotu da Ikaslan Bizkaiak lan-merkatura sartzeko oztopo gehiago dituztenen enplegagarritasunarekiko duen konpromisoa.

Personas-distintas2Udako hilabeteetan, Ikaslan Bizkaiak beren idiosinkrasiagatik enplegua aurkitzeko zailtasun gehiago izan dezaketen pertsonen enplegagarritasuna hobetzera bideratutako hiru hitzarmen sinatu ditu: desgaitasuna duten pertsonak eta goi-mailako kirolariak.

Estatistika Institutu Nazionalaren azken datuen arabera, desgaitasuna duten pertsonen enplegu-tasa % 25,9koa izan zen 2017an, eta aldiz, desgaitasunik ez daukatenena, % 64,4koa. Zenbaki horiek agerian uzten dute kolektiboen artean dagoen aukera-desberdinkeria. Lantegui Batuak eta Adecco Fundazioak hamarkada luzeak daramatzate desgaitasuna duten pertsonen garapen pertsonalaren eta profesionalaren alde, gainerakoak bezalaxe gara daitezen. Ildo horretan, Ikaslan Bizkaiak bere ekarpena egin nahi izan dio xede horri bere baliabide eta ezagutzak haren zerbitzura jarriz. Hartara, joan den uztailean lankidetza-hitzarmenak sinatu zituen aipatutako bi erakundeekin.

Lantegi Batuak erakundearekin sinatutako hitzarmenari esker, sustatu egingo da produkzio-ingurunearen eta desgaitasuna duten ikasleen arteko interakzioa. Batetik, sustatu egingo da desgaitasuna duten pertsonekin praktikaldi-kontratuak sinatzea eta, bestetik, aukera gehiago emango dira ikas-ekinezko erregimeneko prestakuntza duala egiteko ziklo ezberdinetan, Lantegi Batuak bere lantegietan ikasleak hartzeko erakutsitako konpromisoari esker. Gainera, Adecco Fundazioarekin sinatutako hitzarmenari esker, desgaitasuna duten ikasle guztiek izango dute eskuragarri lan-orientazioan espezializatutako aholkulari talde bat, lan-mundura sartzea erraztuko dien prestakuntza-ibilbidea diseinatzen lagunduko diena.

Horrez gain, hitzarmen bietan jaso dira integrazioan aurrerapausoak emateko funtsezko beste hainbat aspektu. Besteak beste, aipatzeko modukoak dira sentsibilizazio-, bisibilizazio- eta komunikazio-ekintzak antolatzea zentro eta ingurune lankideetan; berrikuntza-proiektuak egitea; beken kudeaketaz arduratzea; enplegu-eskaintzak zabaltzea eta abar. Laburbilduz, lankidetza-esparru bat ezartzea enplegua xede irisgarria izan dadin desgaitasuna duten pertsonentzat.

Bestalde, beren enplegagarritasuna sustatzeko beharrean daude, halaber, goi-mailako kirolari ez-profesionalak. Goi-mailako errendimenduak norberaren esfortzuak kirolean zentratu beharra dakar berekin. Dedikazio horrek denbora kentzen die beste ekintza batzuei, adibidez, prestakuntza akademikoari, eta beraz, atzeratu egiten du lan-merkatuan sartzeko momentua. Ibilbide profesionalaren gabezia eta eguneratu gabeko gaitasun teknikoek zaildu egiten dute txapelketa-aroa bukatu eta gero enplegua eskuratzea. Basque Team jakitun da errealitate horretaz, eta horregatik jarri zuen martxan “Laneratzea” izeneko prozesua, kirolariei lan-merkatuan integratzen laguntzeko. Ikaslan Bizkaiak bat egin nahi izan du proiektu horrekin, eta horretarako aholkularitza emango die kirolariei Lanbide Heziketak eskaintzen dituen prestakuntza-aukerei eta aukera profesionalei buruz. Hau da, kirolarien esku jarriko du ‘IkasEnplegu’, Lanbide Heziketa Publikoaren Laneko Bitartekaritza Zerbitzua.

Goi-mailako kirolariak eredu eta erreferente dira gizartean, baita LHko ikastetxeetan zikloak ikasten dituztenentzat ere. Ikaslan Bizkaiak probetxua atera nahi dio lankidetza horri pertsona horien berri eman eta kirolariak ikusgai jartzeko. Asmoa da modu horretan ikasgeletara hobetzeko grina, konstantzia, errespetua, kirol-jokabidea, adiskidetasuna… eramatea, baina baita garaipen nahiz porrotak onartzeko gaitasuna ere. Gainera, ez dugu ahaztu behar emakumeak eta desgaitasuna duten pertsonak balio segurua direla Basque Team-en; beraz, hitzarmen hau aukera bikaina izango da haien ikusgaitasuna sustatu eta haienganako gizarte-aitorpena areagotzeko.

Azken finean, edozeinek baldintza- eta aukera-berdintasunean parte har dezakeen gizarte- eta lan-eredu bat sortzen laguntzearen aldeko apustu sendoa dira aliantza berri hauek guztiak.

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information

CENTROS FP IKASLAN BIZKAIA

1-zornotza
2-barrutialde
Logo-construccion-arrigorriaga-prefooter
4-nicolas-larburu
Logo-bidebieta-basauri-prefooter
6-elorrieta
Listado-prefooter-campuzano
8-eskurtze
9-txurdinaga
Nautica-bermeo
11-derio
12-tartanga
Actualizacion-logo-ostalaritza-prefooter-039-17
Fpandramari-prefooter
Logo-fadura-2018-prefooter
Iurreta-logo126
17-hosteleria-leioa
19-mungia
Logo-angelafiguera-sestao5
21-repelega
22-san-jorge
23-saturnino
Kirolene-prefooter
25-lekeitio
Listado-ies-juan-antonio-zunzunegui-bhi
Listado-ies-barandiaran-bhi
Listado-ondarroa-bhi
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]